Joaquim Ruyra
Joaquim Ruyra Oms (Girona, Katalunia, 1858ko irailaren 27a - Bartzelona, Katalunia, 1939ko maiatzaren 15a) kataluniar idazlea izan zen.
Joaquim Ruyra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Girona, 1858ko irailaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1939ko maiatzaren 15a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Cementiri Municipal de Blanes (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta antzerkigilea |
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila |
Genero artistikoa | olerkigintza kontakizun laburra eleberri laburra |
joaquimruyra.com |
Biografia
Familia aberats bateko semea zen. Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen Zuzenbideko ikasketak.
Bartzelonako 1895. urteko Lore Jokoetan sarituak izan ziren Ruyraren kontakizun-lanak: Mar de llamp (Ekaitza itsasoan), La mirada del pobret (Behartsuaren begirada) eta Les senyoretes del mar (Itsas lamiak).
Ondoren etorri ziren Marines i boscatges (1903, Itsasotik eta basotik), Pinya de rosa, Entre flames (1928, Sugarren artean) kontakizun-liburuak; El país del plár (1906, Plazerraren herria), La bona nova (1928, Berri ona) eta En Garet a l´enramada (1938, Garet adarretan) obra dramatikoak; eta La educación de la inventiva (1923, Asmakuntzaren hezkuntza) eta Arte y moral (1928, Artea eta morala) saiakerak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.