Joaquim Pedro de Andrade
Joaquim Pedro de Andrade (Rio de Janeiro, Brasil, 1932ko maiatzaren 25a - 1988ko irailaren 10a) brasildar zinemagilea izan zen.
Joaquim Pedro de Andrade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1932ko maiatzaren 25a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1988ko irailaren 10a (56 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea, gidoilaria eta errealizadorea |
Mugimendua | Cinema Novo (en) |
Biografia
Lehenengo film laburrak intelektual ospetsuen ingurukoak egin zituen: O Mestre de Apipucos (1959, "Gilberto Freyre soziologoa"), O Poeta do Castelo (1959, "Manuel Bandeila poeta"). Baina berehala ekin zion fikzioaren bideari: Couro de gato (1960). O Padre e a moça (1966) lanarekin nabarmen uzten du egileak bere zinemak literatura brasildarrarekin duen lotura. 1969an Macunaima filma egin zuen, cinema novo mugimenduko maisulantzat hartzen dena. Os Inconfidentes (1972) lanarekin Andradek atzera egiten du denboran, Argien Menderaino hain zuzen. Lan horretan intelektualen eta aginpidearen arteko harremanak aztertzen ditu; bere garaira hurbiltzen ditu eta agerian uzten ditu brasildar eskuinaren eztabaidak eta etsipena. Guerra conjugal (1974, "Senar emaztearen arteko gerra") eta Vereda tropical (1977, "Bidexka tropikala") lanetan konnotazio erotikoak dituen umorea erabiltzen du. O Homem do Pau Brasil (1981) filmean Oswald de Andrade aita espiritualaren biografia berezia egiten du. Joaquim Pedro de Andraderen obrak pesimismoa agertzen du, bere garaikoen baikortasunetik oso urrun.
Filmografia
Urte | Filma | Papera | |||
---|---|---|---|---|---|
Zuzendaria | Gidoilaria | Muntatzailea | Ekoizlea | ||
1959 | O Poeta do Castelo | Bai | Bai | ||
O Mestre de Apipucos | Bai | Bai | |||
1961 | Couro de Gato | Bai | Bai | ||
1962 | Garrincha - Alegria do Povo | Bai | Bai | Bai | |
Cinco vezes Favela | Bai | Bai | |||
1966 | O Padre e a Moça | Bai | Bai | Bai | Bai |
Brasília, Contradições de uma Cidade | Bai | ||||
Macunaíma | Bai | Bai | Bai | ||
1972 | Os Inconfidentes | Bai | Bai | Bai | |
1975 | Guerra Conjugal | Bai | Bai | Bai | |
1976 | Gordos e Magros | Bai | |||
1977 | Contos Eróticos | Bai | Bai | ||
1978 | O Aleijadinho | Bai | |||
1982 | O Homem do Pau-Brasil | Bai | Bai | Bai |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.