Joaquim Forn
Joaquim Forn i Chiariello (Bartzelona, Katalunia, 1964ko apirilaren 1a) politikaria da. Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da. Lehenbizi Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa alderdiko kide izan zen; eta 2016tik aurrera, Kataluniako Europar Alderdi Demokratakoa. 2011-2015 artean Bartzelonako alkateordea izan zen. 2017an Kataluniako Generalitateko Barne Arazoetako sailburua izan zen.
2017ko Bartzelonako atentatuan egindako kudeaketagatik nabarmendu zen Europa osoan, Josep Lluís Trapero mossoen buruarekin batera. Atentatu islamista horretan 15 pertsona hil zituzten, eta poliziek egileak atxilotu edo erail zituzten.
Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politikoak eta judizialak preso politiko sartu zuten 2017ko azaroan.
Ikus, gainera
- Bartzelonar ezagunen zerrenda
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Forn |