Joaquín Turina

Joaquín Turina Pérez (Sevilla, 1882ko abenduaren 9a - Madrid, 1949ko urtarrilaren 14a) espainiar piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. Bere lanetan, Andaluziako hizkuntza harmonikoa eta erritmikoa eta orkestrazio inpresionista uztartu zituen.

Joaquín Turina

Bizitza
JaiotzaSevilla, 1882ko abenduaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1949ko urtarrilaren 14a (66 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
AitaJoaquín Turina y Areal
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Parisko Schola Cantorum
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)José Tragó (en) Itzuli
Vincent d'Indy
Evaristo García Torres (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, orkestra zuzendaria, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Genero artistikoaopera
sardana
Musika instrumentuapianoa

joaquinturina.com
IMDB: nm0877113 Spotify: 7BBeyjFsQR00OkYCXKyA5N iTunes: 275931 Last fm: Joaquín+Turina Musicbrainz: f9e7a0d2-e76e-483e-a219-26ce8bf40ede Songkick: 105384 Discogs: 829980 IMSLP: Category:Turina,_Joaquín Allmusic: mn0001190860 Find a Grave: 31015821 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Sevillan piano, Enrique Rodríguezekin, eta harmonia, Evaristo García Torresekin, ikasi zuen. 1897. urtean piano-jotzaile gisa aurkezpena egin zuen Sevillan, eta berebiziko arrakasta lortu zuen. Geroago, 1902tik aurrera, Falla ezagutu zuen Madrilen, eta piano-ikasketak egiten jarraitu zuen Madrilgo kontserbatorioan, José Tragó pianistarekin. 1905ean, Parisera joan zen. Bertako Schola Cantorumen Moritz Moszkowsky eta Vincent d'Indyren ikasle izan zen. Parisen Ravel eta Debussy ezagutu zituen eta Isaac Albeniz eta Manuel de Fallaren adiskide bihurtu zen. 1907tik goiti, Albenizen eraginez, bere musikari beste norabide bat eman zion, espainiar folklorean oinarria hartuz[1]. Urte haietan piano-kontzertu ugari eman zituen Espainian eta beste herrialde batzuetan.

1913an Espainiara itzuli eta Madrilen kokatu zen. 1914an, piano-jotzaile gisa aritu zen Madrilgo Boskotean. Piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta musika-kritikari aritu zen. 1926. urtean, Musika Sari Nazionala irabazi zuen. 1931n Madrilgo kontserbatorioko konposizio-katedradun izendatu zuten. Madrilgo Goi Kontserbatorioko konposizio katedraduna izan zen eta, 1939tik, Musikako Komisario Nagusia. Espainiako Orkestra Nazionaleko sortzailea izan zen[1]. Musika-molde gehienak landu zituen, espainiar nazionalismoan oinarritua.

Musika-lanak

Opera eta zarzuelak

  • Margot, opus 11 (1914)
  • Navidad, opus 16 (1916)
  • La adúltera penitente, opus 18a (1917)
  • Jardín de Oriente, opus 25 (1922-23)
  • La Anunciación, opus 27 (1923)

Orkestrarako lanak

  • Marcha militar (1911)
  • La procesión del Rocío, opus 9 (1912)
  • Evangelio, opus 12 (1914-15)
  • Navidad, opus 16 (1916)
  • Danzas fantásticas, opus 22 (1919)
  • Sinfonía sevillana, opus 23 (1920)
  • La oración del torero, opus 34 (1926)
  • Canto a Sevilla, opus 37, orkestra eta ahotserako (1926)
  • Ritmos, opus 43 (1927-28)
  • Cinco danzas gitanas, opus 55 (1930-31)
  • Rapsodia sinfónica, opus 66, hari orkestrarako (1931)
  • El castillo de Almodóvar, opus 65 (1933)
  • Sinfonía del mar (bukatugabea)

Ganbera-musika

  • Quinteto en sol menor, opus 1, piano eta hari laukoterako (1907)
  • Cuarteto nº 1 en re menor «De la Guitarra», opus 4, hari laukoterako (1910)
  • Escena andaluza, opus 7, biola, piano eta hari laukoterako (1911?)
  • El poema de una sanluqueña, opus 28, biolin eta pianorako (1923)
  • Sonata nº 1 en re, opus 51, biolin eta pianorako (1929)

Pianorako lanak

Oso ugariak. Besteak beste:

  • Sevilla, opus 2 (1908)
  • Danzas fantásticas, opus 22 (1919)
  • Sanlúcar de Barrameda, opus 24 (1921)
  • Cuentos de España (2. saila), opus 47 (1928-29?)
  • Cinco danzas gitanas (1. saila), opus 55 (1929-30)
  • Saeta, en forma de Salve, opus 60 piano eta ahotserako (1930)
  • Rincones de Sanlúcar, opus 78 (1933)
  • Concierto sin orquesta, opus 88 (1935)
  • Por las calles de Sevilla, opus 96 (1943)
  • Fantasía del reloj, opus 94 (1942-43)

Gitarrarako lanak

  • Sevillana, opus 29 (1923)
  • Fandanguillo, opus 36 (1925)
  • Ráfaga, opus 53 (1929)
  • Sonata en re menor, opus 61 (1930)
  • Homenaje a Tárrega, opus 69 (1932)

Zinemarako musika

Jesús García Leozekin elkarlanean:

  • El Abanderado (1943)
  • Eugenia de Montijo (1944)
  • Luis Candelas (1946-47)

Idazlanak

  • Enciclopedia abreviada de música, Madrid, 1917
  • Tratado de composición musical, Madrid, 1942-1948

Erreferentziak

  1. Nota biográfica Joaquinturina.com

Kanpo-loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.