Joaquín Rucoba
Joaquín de Rucoba Octavio de Toledo (Laredo, 1844ko urtarrilaren 13a - ibidem. 1919ko apirilaren 18a) espainiar arkitektoa izan zen. Bilbon garrantzi handiko lanak egin zituen.
Joaquín Rucoba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquín de Rucoba y Octavio de Toledo |
Jaiotza | Laredo, 1844ko urtarrilaren 13a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Laredo, 1919ko apirilaren 18a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escuela Superior de Arquitectura de Madrid (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Madrilgo Arkitekturaren Goi Eskolan 1863 eta 1869 urteen bitartean ikasi zuen. Bergaran bizi ondoren Málagako udal arkitekto izendatu zuten; azken hiri honetan garrantzi handiko eraikuntzen proiektuak gauzatu zituen. 1883an Bilboko udal-obren arkitekto nagusiaren kargua lortu zuen eta 1893 artean bertan bizi izatera etorri zen. 1886an bere emaztea hil zen eta kargua utzi zuen baina Bilbon jarraitu zuen. Hiriburuan lan enblematikoak eramaz zituen aurrera, besteak beste, udaletxea eta Arriaga Antzokia. 1893an Madrilera joan zen. 1900an Santanderreko gotzaintzaren arkitektoaren izendapena jaso zuen, Katedralaren eta Gozaintza Jauregiaren zaharberritzean lagundu zuen.[1]
Lan ezagunenak
- Málagako La Malagueta zezen plaza mudejar
- Atarazanasko merkatua, Málagan
- Málagako parkea
- Larios kalearen diseinua, Málagan
- Arriaga antzokia Bilbon
- Bilboko udaletxea
- Berastegiko eskolak
- Bilboko Alhondiga, gaur egun Azkuna Zentroa
- On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren Teatro Circo Bilbon
- Beti Jai pilotalekua Madrilen
- Salesas komentua Santanderren
- Santanderreko Katedralaren zaharberritzea
- Torrelavegako Udaletxea
- Laredoko eskolak
Galeria
- La Malagueta zezen plaza, Malagan.
- Atarazanas merkatua, Malagan.
- Madrilgo Beti Jai pilotalekua, neomudejar estiloan.
- Torrelavegako Udaletxea.
Erreferentziak
- Bermejo Lorenzo, Carmen (1998). Arte y arquitectura funeraria: los cementerios de Asturias, Cantabria y Vizcaya (1787-1936). Oviedoko Unibertsitatea. ISBN 8483170558.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Elías Mas Serra, "Los 125 años de las Casas Consistoriales", Bilbao, 2017ko maiatza, 8.or.
- (Gaztelaniaz):Joaquí Rucoba Artehistoria webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquín Rucoba |