Joaquín Rodrigo
Joaquín Rodrigo Vidre (Sagunto, 1901eko azaroaren 22a - Madril, 1999ko uztailaren 6a) espainiar musikagilea izan zen. Hiru urte zituela itsu geratu zen. Gaztetandik hasi zen Valentzian musika ikasten Antichekin. 1927. urtean Parisa joan zen eta Paul Dukasekin osatu zituen ikasketak. Garai hartan Manuel de Fallaren laguntza izan zuen. 1925. urtean konposizioko sari nazionala irabazi zuen, eta 1942. urtean musikako sari nazionala. 1940. urtean mundu osoan ezaguna den gitarra eta orkestrarako Concierto de Aranjuez (1938-1939) estreinatu zuen, eta handik aurrera Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo espainiar musikagile nagusitzat hartua izan da. 1950. urtean San Fernandoko Arte Ederretako akademiako kide izendatu zuten. Rodrigoren musikak molde neoklasikoak erabiltzen ditu, harmonia eta orkestra laguntza soila, eta kolore folklorikoa. Aipatutakoaz gainera, lan aipagarriak ditu, besteak beste: Per la flor del lliri blau (1934) poema sinfonikoa; Concierto heróico (1942); Concierto de estío (1943); Concierto galante (1949), biolontxelo eta orkestrarako; Concierto serenata (1952), harpa eta orkestrarako; Fantasía para un gentilhombre (1954), gitarra eta orkestrarako; Concierto andaluz (1967); eta Con Antonio Machado (1972), kantu eta pianorako.
Joaquín Rodrigo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sagunto, 1901eko azaroaren 22a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1999ko uztailaren 6a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Victoria Kamhi (en) (1933ko urtarrilaren 19a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Francesc Antich Carbonell (en) Paul Dukas Maurice Emmanuel André Pirro (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, koreografoa, piano-jotzailea, pedagogoa, musikologoa eta gitarra-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
joaquin-rodrigo.com | |
1983an Espainiako Musika Sari Nazionala eman zioten eta 1996an Asturiasko Printzea saria, musika espainiarrari bultzada berriak emanez mundu-mailan ezagutzera emateagatik, eta orokorrean musika espainiarrari egindako ekarpenagatik.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquín Rodrigo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.