Joaquín Navarro

Joaquín Navarro Estevan (Almeria, 1939ko irailaren 19a - Madril, 2007ko apirilaren 28a) epaile eta politikari espainiarra izan zen. Haren pentsamoldea sozialista eta marxistatzat jo daiteke.

Joaquín Navarro

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 15a - 1980ko abenduaren 11 - José Antonio Amate Rodríguez
Barrutia: Almería (en) Itzuli
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaAlmería, 1939ko irailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2007ko apirilaren 28a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmagistratua, politikaria, idazlea, abokatua eta legelaria
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Zuzenbidean lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Zuzenbidearen filosofiako irakaslea izan zen Salamancako Unibertsitatean 1962-63 urte bitartean, baita Madrilgo Sindikatu-Eskolan (1965-69) eta UCM unibertsitatean (1967-69) ere. Halaber, instrukzio-epailea (1971-77) eta Madrilgo Auzitegi Probintzialeko Hamargarren Aretoko magistratua izan zen.

Politikari gisa, PSP alderdiko almeriar senataria izan zen 1977-79 urte bitartean. PSOE alderdiko espainiar legebiltzarkidea izan zen baita ere, 1980an bere eserlekua utzi egin zuela Felipe Gonzalezekin desadostasunak izan zirela medio. Urte berean, 1980an, alegia, Justizia Batzordean zeukan kargua ere utzi zuen, tramitatzen ari ziren Lege Antiterroristak demokraziaren oinarrizko eskubideak urratzen zituela uste baitzuen[1].

Hedabide ezberdinetan partehartzaile aktibo eta konprometitua izan zen, besteak beste, RNE irratian edota El Mundo egunkarian, haien ildo politiko ofizialen aurka sarritan agertuz. Artikulu eta elkarrizketa ezberdinetan esandakoengatik multa bat baino gehiago jaso zituen[2][3].

Euskal Herrian ematen diren atxiloketa askoren estrategia publikoki salatu zuen, besteak beste, Hautsitako leihoa dokumentalean, inkomunikazioa aitorpen faltsuak lortzeko estatu-tresna gisa erabiltzen dela salatuz[4].

Idazlanak

  • Navarro, Joaquin; Teran, Rocio. La judicatura: hablando con Joaquín Navarro. Acento Editorial, 1994. ISBN 84-483-0065-3
  • Navarro, Joaquin. Manos sucias: el poder contra la justicia. Temas de hoy, 1995. ISBN 84-7880-571-0
  • Navarro, Joaquin. Palacio de injusticia: sin esperanza y sin miedo. Temas de hoy, 1998. ISBN 84-7880-907-4
  • Navarro, Joaquin. Tiempo de ceniza: la libertad acorralada. Tres Cantos (Madril): Foca, 2002. ISBN 84-95440-16-4
  • Navarro, Joaquin. Homenaje a Euskal Herria. Tafalla: Txalaparta, 2003. ISBN 84-8136-299-9
  • Navarro, Joaquin. 25 años sin Constitución. Tres Cantos (Madril): Foca, 2003. ISBN 84-95440-35-0

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.