Joaquín Lantziego

Joaquín Lantziego Ruiz de Eskide, Aita Joakin Santa Barbara eliz-izena hartu zuena, (Gorrebusto, 1752 - ?) arabar karmeldar idazlea izan zen. Logroñon, Iruñean eta Burgosen egin zituen eliz ikasketak, eta 1808an Fray Bartolome Santa Teresarekin batera egon zen Markinako komentuan. 1814an, beste fraideekin batera alde egin behar izan zuen frantsesak sartu zirela eta. Gero, Nafarroako Alesbeseko komentuan bizi izan zen. Harena da Guía de Colmeneros o tratado práctico de abejas izeneko liburua, 1827an, Erle gobernatzailleen guidariya izenburupean euskaraturik argitaratu zena. Itzultzailearen izena ez da ezaguna. Gipuzkeraz idatzia dago.

Joaquín Lantziego
Bizitza
JaiotzaGorrebusto, 1752 (271/272 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta erlezaina
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKarmeldarrak

Erreferentziak

    Biografia
    Araba
    Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.