Joaquín Javier Uritz
Joaquín Javier Uritz Lasaga (Zare, 1747ko maiatzaren 25a-Iruñea, 1829ko irailaren 17a) nafar abokatu eta elizgizona izan zen[1].
Joaquín Javier Uritz | |||||
---|---|---|---|---|---|
1815eko irailaren 4a - 1829ko irailaren 17a ← Veremundo Arias
1815eko irailaren 4a - ← Veremundo Arias - Severo Leonardo Andriani Escofet → Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Zare, 1747ko maiatzaren 25a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Iruñea, 1829ko irailaren 17a (82 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Iruñeko katedrala | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, abokatua eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Zuzenbide kanoniko eta zibil ikasi ondoren, abokatu moduan lan egin zuen. 1774an apaiz bilakatu zen. 1808an Orreagako Kolegiatako priorea zela Veremundo Arias apezpikua ordezkatu zuen Baionako konstituzioa sinatzeko batzarrean. 1815ean Iruñeko apezpiku hautatu zuten.
Urbasako mendilerroan dagoen Santa Marina edo Antsumendi tontorreko Santa Marinako baseliza dela eta, 1816. urtean Joaquín Javier Uritz apezpikuak bakaikuarrak, iturmendiarrak eta urdiaindarrak gaztigatu zituen. Antza, Trinitate ospakizunaren bezperan, arratsaldez, “gaizki ulertutako deboziogatik” ermitara igotzen ziren eta ermitan “batzuetan estatu guztietako pertsona ugarik pasatzen dute gaua, bi sexuen nahasketarekin, halakorik ezin da onartu… Hori edo horren moduko abusuak jarraituz gero ermita eraistea aginduko dugu, Jainkoaren eta Eliza Sainduaren zerbitzurako izan dadin eraistea”.[2]
Erreferentziak
- Gran Enciclopedia de Navarra
- Guaixe. (2019-09-06). Santa Marina ermita konpontzeko boluntario bila artikulutik. (Noiz kontsultatua: 2019-09-07).
Aurrekoa Veremundo Arias |
Iruñeko apezpikua 1815 – 1829 |
Ondorengoa Severo Andriani |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |