Joaquín Fanjul
Joaquín Fanjul Goñi (Gasteiz, 1880ko maiatzaren 30a – Madril, 1936ko abuztuaren 17a) arabar militarra izan zen, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatu zena.[1]
Biografia
Espainia-Estatu Batuak Gerran aritu zen. Unión Militar Española isilpeko elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Primo de Riveraren diktaduran brigada-jeneral izendatu zuten.
Espainiako Bigarren Errepublikan VI. eskualdearen komandante bilakatu zen. 1936ko hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten baina kargu baliogabetua izan zen.
Emilio Mola jeneralarekin batera, altxamendua prestatu zuen baina uztailaren 19an ezin bere kuartela mantendu eta preso hartu zuten. Epaitu eta exekutatu zuten.
Erreferentziak
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.