Joaquín Elio
Joaquín Elio Ezpeleta (Iruñea, 1806ko abuztuaren 19a - Paue, 1876ko urtarrilaren 24a) Nafarroako militarra izan zen.
Joaquín Elio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1806 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Paue, 1876ko urtarrilaren 26a (69/70 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra eta ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral landa-mariskal |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Bigarren Karlistaldia |
Biografia
Francisco Javier Elioren iloba eta Salvador Elioren anaia izan zen. Armada karlistako kapitain nagusi izatera iritsi zen eta Karlos VII.ak duke izendatu zuen. Nafarroako komandante nagusia izan zen 1839an eta, antza denez, Nafarroako independentziaren aldeko asmoak zituen garai hartan. Bergarako Besarkada ez zuen onartu, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen. Atzerrian zegoela matxinada karlistarako prestakuntza lanetan jardun zuen eta 1857. urtean Tarragonako San Carlos de la Rapitako matxinadan hartu zuen parte, baina atxilotu egin zuten. Hiltzera kondenatu zuten, baina Elisabet II.a Espainiakoa erreginak zigorra barkatu zion. Euskal Herriko bigarren Karlistadan, kapitain nagusia eta Karlos VII.aren armadako buruzagia izan zen. Eri zegoela, Pauera erretiratu eta bertan hil zen 1876ko urtarrilean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |