Joaquín Antonio Kamino

Joaquín Antonio Kamino Orella (Donostia, Gipuzkoa, 1754 Lugo, Galizia, 1819) gipuzkoar historialaria eta apaiza izan zen.

Joaquín Antonio Kamino
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1754ko uztailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLugo, 1819ko iraila (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, apaiza eta itzultzailea
Lan nabarmenak

Biografia

Filosofia- eta Teologia-ikasketak egin zituen. Donostiako kronikari ofiziala izan zen. Donostiako udal artxibategia miatu eta antolatu zuen oso-osorik. Hango paperak bildu eta Historia Civil, Diplomática, Eclesiástica, Antigua y Moderna de la Ciudad de San Sebastián liburua idatzi zuen. Ezinbesteko erreferentzia-liburua izan zen, gerora, 1813ko Donostiako sutean erre egin baitzen artxibategia. Obra hori Aurrera egunkariak (1870eko gehigarria) eta Euskal-Erria aldizkariak (1887-1892) eman zuten lehenbizikoz ezagutzera.

Oñatiko unibertsitateko irakasle eta erretore izan zen (1787). Konbentzioko gerra zela eta Lugora jo zuen, eta bertako katedraleko kalonjea izan zen hil arte.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.