Joanes Otsalde

Joanes Otsalde Etxexuri[1] —beste hainbat grafiarekin ere ezaguna: besteak beste, Joanes Otxalde, Oxalde[2] eta Jan Batixt Otxalde[3]— (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1814ko irailaren 28a[4] - ib., 1897ko abenduaren 13a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen.

Joanes Otsalde
Otsalderen omenezko oroitarria, Beskoitzen
Bizitza
JaiotzaBidarrai, 1814ko irailaren 28a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBidarrai, 1897ko abenduaren 13a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 364 Musikasten: otxalde

Biografia

Bidarraiko Mangia etxean jaio zen. Gurasoak Joanes eta Joana zituen. Hamazortzi urterekin Aiherrara joan zen bizi izatera, eta 1836an ezkondu zen, hogeita bi urte zituelarik.

1838an urte luzeetan lanbide izango zuen guardia eta mugazain lanerako onartu zuten[5]. Lana dela medio hainbeste herritara bidali zuten. Lehena Zibitze izan zen, non zenbait hilabete eman zuen; geroago Legarre[6] (hiru urte eta bederatzi hilabetez), Bidarrai (bost urtez), gero behartuta Heletara eta hortik Sarara. Hurrengo helmuga Lekorne izan zen; han zazpi urte eman zuen (denborarik luzeena) eta hamaikagarren seme-alaba izan zuen; hainbeste umeren aita izateak bere bizitza baldintzatu zuen, erretiratu eta gero ekonomikoki une latzak pasatu zituelako. Lekorneko Atizane auzoko etxea utzi eta Makeara joan eta gero bere lanbidean azken herria izango zenera, Beskoitzeko Urgazieta auzora hain zuzen. 1866an berrogeita hamaika urterekin zaintzaile lana egiteari utzi zion.

1859tik 1872 arte Beskoitzen bizi izan zenez bertako Herriko Etxean oroitarria jarri zuten[7]. Argentinako Entre Ríosko probintziako Gualeguay hirira joan zen, Joxe Mendiagak eta beste testigantza batzuek diotenaren arabera; han emaztea eta haur batzuk utzi zituen eta Euskal Herrira itzuli zen. Bidarrai Sastrienia etxean hil zen 1897ko abenduaren 13an. Apaizik gabe ehortzita, ez da bere arrastorik geratzen herriko hilerrian. Dirudienez herriko apaizak ez zuen oso laket izan Otsalderen bizitza familiarra ezta bere errepublikar ideologia[8]; hala ere izan zuen harreman onik apaiz euskaltzale batekin, Gratien Ademarekin[9].

Lanak

Bertsolari gisa Ipar Euskal Herriko bere garaiko onenekin lehiatu zen[10] eta ospe handikoa izan zen: berrogei bat urtez Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetan zehar ibili zen. Manex Hiriart-Urrutik berari buruz idatzi zuen eta esapide bat ere sortu zen bere ospeagatik:

Emak hor Oxalde,
Eskualdunen alde.

Bildumak

Lore Jokoetan

Bere olerki eta bertso asko Lore Jokoen karietara idatziak dira. 1851n lehen saria irabazi zuen Urruñan Kantu berriak Urruñako pilota partidaren sujeten gainean emanak gaiari buruz.

Bertso eta olerki batzuk

Bere omenez

Jaioterria baino, Beskoitzek izan du gogoan; aipatu den oroitarriaz gain, Aturri ertzeko herrian Otxalde folk taldea sortu zen 1976an, "mugazain kontrabandista" honen omenez[14].

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Ikus bertsulari.com; Ofizialki frantsesez Jean-Baptiste Oxalde Etchechury, Joannes ere idazten zelarik. Euskaraz Janbatista, Janbattit eta beste era batzuetan ere idatzi izan da eta deiturarako Otxalde ere ikus daiteke: ikus artikulu hau, Joxemiel Bidadorrrek egina.
  3. Ikus Basquepoetry.net edo Euskal Herriko Kazetan.
  4. Oxobik 25a aipatzen du.
  5. Bere lanaz hauxe dio Oxobik: Guarda bihurririk izan bada Eskual-Herrian, Oxalde hala zen, eta bihurrienetarik. Zer nahi duzue. Bidarritarra, gazterik airatua, pilota maite, arnoa ez hastio, bertsulari famatua eta, ni beldur, kontrabanda odolean, nundik zatekeen bertzela?
  6. Bardozen bada izen hori duen auzoa.
  7. Oroitarriaren argazkia commonsen.
  8. Otxalde "gorrien" artean kokatuta.
  9. Bidarrai, euskara eta euskaltzaleak, Piarres Xarriton. euskaltzainak izenaren bi aldaera erabiltzen ditu, Janbatista eta Janbattit.
  10. Etxahunekin lehian Ibiñagabeitia Proiektuan.
  11. Basquepoetry.net
  12. Basquepoetry.net
  13. Otxalde Bertso eta olerkien hemerotekan.
  14. Otxalde folk taldea MySpacen.

Bibliografia

  • Jorajuria, Peio: Joannes Otxalde bertsolaria (1814-1897). Erronkak eta hegalak. - Egan, 2016-1/2, 115-127

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes Otsalde

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.