Joanes Etxeto
Joanes Etxeto[1] (Itsasu, 1801eko otsailaren 6 – Senpere, 1887ko urriaren 15) bertsolaria izan zen.
Joanes Etxeto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasu, 1801eko otsailaren 6a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Senpere, 1887ko urriaren 15a (86 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Biografia
Itsasun jaio eta Senpere Amotze auzoan bizi izan zen. Lanbidez irakaslea izan zen[2].
Bertsotan eta Lore Jokoetan parte hartzen 1858an -Senperen irakasle zebilen- eta 1875ean utzi zion bertsoak egiteari. Noizbait Anton Abadiari kexu idatzi zion, Lore Jokoetan epaileek zuzen jokatzen ez zutelakoan[3].
Lanak
Bertso jarrietan aritu zen. Bertso asko bildu zaizkio, Lore Jokoetan sarritan -hamabost urtez erreskadan- esku hartu zuelako[4]:
- 1858: Bai behar dut mintzatu.
- 1859 Sortzez Eskualduna naiz, Enperadoria, Dantzaren sujetera, Izatu naiz Amikozen, Urak eta gure arnuak, Frantses gerlariaz, Sebastopolgo gerla, Turra asto gainean.
- 1860: Haur ongi prestua, Errient naiz, Biarritze, Oi ene semea, Familia inperiala.
- 1864: Jaun andregaien arteko, Lillura, Munduko biltzarre jenerala, Ohore eta opulantzia, Gizon zaharra eta bere makhila, Ezkontzeko hitza.
- 1865: Arrosaren kantua.
- 1866: Gizon gazte ezkondu nahia, Soldado ona.
- 1868: Neskatxa pobrearen, Amoinaren gainean.
- 1871: Eliza xoria eta urzoa, Soldado mobila.
- 1872: Biligarroa.
Erreferentziak
- Frantseserako sortutako grafian Etcheto. Batzuetan Jean izendapena ere topa daiteke
- Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 38-39. or.
- Anton Abbdaiaren koplarien guduak (1851-1897). Kronika antzeko hurbiltze saioa. Ikus 22.or.
- Koplari zenbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk, Piarres Xarriton eta Patri Urkizu. Ikus 424.or.
- Anton Abbadiaren Koplari Guduak Susaren webgunean.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.