Joanes Borda

Joanes Borda abeslari lapurtarra da. Guk talde historikoaren sortzailea izan zen Beñat Sarasolarekin batera 1968an. Geroago kide gehiago integratu zituzten: Panpi Lakarrieu, Pier Paul Berzaitz, Beñat Davant eta Eneko Labeguerie.

Joanes Borda
Bizitza
JaiotzaLapurdi, ?
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaGuk

Ahotsa, gitarra eta hitz zorrotzak ziren talde honen kantaera indartsuaren oinarria. Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, errebindikazioak zabaltzea.

1974an egin zuten beren lehen ikuskizuna ('Aita, seme, laborari').[1]

2005ean bilduma bat kaleratu zuen taldeak, 30 urteko ibilbidea batzen zuena.

Diskografia

  • Presondegietan zuengatik (?)
  • Euskalduna naiz eta (?)
  • Laborarik, langile eta nagusi (Elkar, 1977)
  • Herria zain (Elkar, 1985)
  • Gerlarik ez (Elkar, 1987)
  • Arrozten (Elkar, 1990)
  • Bidez bide (IZ, 1995). Lan hau aurrekoak baino askoz jantziagoa zegoen (txirula, pianoa, kontrabaxua, trikitia, txeloa, perkusioak...) eta konposizio garaikideagoak biltzen zituen. Halaber, borroka kantuak ez ezik, sentimentalak eta lirikoak ere baditu lan horrek.[2]

Kolaborazioak

  • Ortziken (Elkar, 1976)
  • Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (1996)
  • Gaur olerkiak, bihar presoak Euskal Herrirat! (1998)
  • Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)
  • Manex Erdozaintzi-Etxart. Omenaldiko Kantaldia II (2004)

Erreferentziak

  1. Artola, Maite. (1995-06-28). «Honelako diskoa egitea autokritikaren emaitza da.» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  2. Euskal Karaokeak. (2016-03-10). Euskalduna naiz eta (Guk). (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.