Joana Nuñez Larakoa

Joana Nuñez Larakoa (Palentzia, 1286 - ibidem, 1351ko ekainaren 12a) Larako eta Albarracingo andrea izan zen (1315-1351).[1]

Joana Nuñez Larakoa
Bizitza
JaiotzaPalentzia, 1285 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaPalentzia, 1351ko ekainaren 12a (65/66 urte)
Familia
AitaLarako Joanes Nuñez I.a
AmaTeresa Diaz Harokoa
Ezkontidea(k)Ferdinand de la Cerda, Lord of Lara (en) Itzuli
Henrike Gaztelakoa, Senataria  (1300 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaLara leinua
Jarduerak

Ezkontzak eta haurrak

Joana bi aldiz ezkondu zen:

Lehenik Gaztelako Fernando III.a erregearen semea zen Henrike infantearekin 1299an. Joana oso gaztea zen (14 urte) eta Henrike oso zaharra (70 urte). Ezkontzaren helburua Laratarren ondasunak Gaztelako koroari lotzea zen. Hori ez zen gauzatu behar Henrike, haurrik izan gabe, hil baitzen 1304an.

Bigarrenik Joana ezkondu zen Gaztelako infantea zen Fernandorekin. Fernando Alfontso X.a erregearen biloba zen baina bera eta anaia tronutik baztertuak izan ziren osaba Antso IV.arengatik. Fernando hil zen 1322an. Berarekin Joanak hiru haur izan zituen:

  • Joanes III.a Nuñez, Larako jauna (eta Bizkaiko kondea ezkontzaz).
  • Blanka, Joanes Manuel, Peñafielgo kondearekin ezkondua 1329an.
  • Maria, bi aldiz ezkondua, lehenik, 1335an, Nafarroako Filipe III.a erregearen anaia zen Karlos Etampesko kondearekin, eta bigarrenik, 1336an, Alençongo kondearekin.

Erreferentziak

  1. Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.