Joana Nafarroakoa (1382-1413)
Joana Nafarroakoa edo Joana Évreuxkoa (1382 – Bearno, 1413ko uztaila) Nafarroako infanta izan zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea, eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, izan zituen. Izena bere izeko Joana Evreuxekoarengandik zetorkion.
Joana Nafarroakoa (1382-1413) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1382ko azaroaren 9a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bearno, 1413ko uztaila (30 urte) |
Familia | |
Aita | Karlos III.a Nafarroakoa |
Ama | Leonor Trastamarakoa |
Ezkontidea(k) | Joanes I.a Foixkoa (1402 (egutegi gregorianoa) - |
Anai-arrebak | |
Leinua | Evreux leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Bizitza
1401an Aragoiko erregearen semea zen Martin I.a Siziliakoa ezkontzekotan zegoen. Hala ere, ezkontza ez zen egin, eta hurrengo urtean Martin Joanaren ahizpa Zuriarekin ezkondu zen.[1]
1402an, Karlos (1397ko abuztuaren 15ean jaioa) eta Luis nebak (1401ean jaioa) hil zirenez, Joana Nafarroako tronuaren oinordeko bihurtu zen, Erriberrin urte hartako abenduaren 3an onartua. Ordurako azaroaren 12an Joanes I.a, Foixko kondearekin ezkondua zen.
Joana erregeorde izan zen aita kanpoan zegoela. Bearnon hil zen, 1413ko uztailean, 31 urte zituela, seme-alabarik gabe. Nafarroako tronuaren oinordeko Zuria ahizpa bihurtu zen. Joanes senarrak bederatzi urte eman zituen alargun, Joana Albretekoarekin ezkondu baino lehen.
Erreferentziak
- Lo Forte Scirpo, M.R.. (2003). C'era una volta una regina...Maria d'Aragona e Bianca di Navarra. Napoli.