Joana Idiart Davant
Joana Idiart Davant, sortzez Joana Davant, (Amendüzen (Naharroa Beherea), 1932ko azaroan) Ipar Euskal Herriko kultur eragilea eta euskaltzalea da.
Joana Idiart Davant | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amendüze, 1932 (91/92 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Bizilekua | Ürrüstoi-Larrabile |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jean Louis Davant (1961 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Euskaltzaletasuna |
Bibografia
Joana Idiart Davant Amendüzen sortua da, 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta, ondotik, Donapaleuko centre ménager delakoan hiru urtez ibili zen. Gerra garaian alemanen presentzia Euskal Herrian ezagutu zuen. 1951tik 1958ra Parisera joan zen ondoren eta, han, Parisko Euskal Etxearen sorreran eta bilakaeran parte hartu zuen. Euskal Herrira itzulita, Euskaldun Gazteria elkarteko koordinatzaile eta Gazte aldizkariaren zuzentzaile gisa lan egin zuen. Beste aktibitateen ildoa emazteen arteko elkartasunaren eta abortatzeko eskubidearen aldeko lana izan zen. Emazteek Diote kooperatibaren eta Hazparneko Ezkia Ikastolaren sorreran parte hartu zuen. 1961an, Jean-Louis Davantekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituen. Gaur egun, Zuberoako Ürrüstoi-Larrabile herrian bizi da.[1][2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Mintzoak. Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren berriak.
- Ainize Madarigafa Muthularrek egindako elkarrizketa, Jakin, 2024ko urtarrila-otsaila, 260.zk., 11-70 or.