Joana Couto
Joana Guilhermina Couto (Brasil, 1990eko uztailaren 27a) brasildar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa da. Perdido telesailean Roberto Clayton izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna da.[1]
Joana Couto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1990eko uztailaren 27a (33 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea |
Bizitza
Brasilen jaio zen 1990eko uztailaren 27an. Aitonarekin hazi zen.[1]
Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, 17 urte zituenean emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion. 22 urterekin izenez aldatu zen eta hormona-tratamenduarekin hasi zen.[1]
2020an debutatu zuen aktore Perdido telesailean, zeinean Clay izeneko emakumea bilakatuko den Roberto Clayton pertsonaia transgeneroa antzezten duen.
Filmografia
Telesailak
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Telebista katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2020-2021 | Perdido | Roberto Clayton Clay |
Canal Brasil |
Erreferentziak
- (Portugesez) Fortuna, Maria. (2020-11-09). «Conheça Joana Couto, atriz trans que já estreia como protagonista: 'Lugar que queremos ocupar no mundo'» O Globo (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.