Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia (Donostia, 1997ko urria) bibliotekonomia lantzen duen euskal bibliotekari talde bat da. XX. mende bukaeran oraindik bideratu gabe zegoela, Euskal Herriko liburutegi, dokumentazio zentro eta mediateketan euskaraz aritzeko beharra eta eskubidea aldarrikatu eta lantzen hasi ziren, maila guztietan baina bereziki katalogazioan. Hori lortzeko eskas zitzaizkien legeak, arauak, eta tresnak eurek eskatu eta bideratzea deliberatu zuten.

Joana Albret. liburu bat euskarara itzultzeko eskatu zuen lehen monarka.
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia
Datuak
Motaelkartea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera1997
SorlekuaDonostia
webgune ofiziala

Mintegiaren izena Joana III.a Albretekoaren (1528- 1572) omenez hartu zuten. Nafarroako erregina izan zen 1555. urtetik 1572ra eta bera izan zen Joanes Leizarragari Itun Berriaren euskarara itzultzeko eskatu ziona: hura euskararako lehen itzulpena izan zen.

Euskal Herri guztiko profesionalak eta liburutegi mota guztietakoak bildu ziren Mintegiaren inguruan (herri liburutegiak, dokumentazio zentro, eskola, unibertsitate, e. a.).

Liburuzain eta dokumentalista euskaldunen "Joana Albret" posta zerrenda sortu zuten (joana-albret@yahoogroups.com) iritziak eta galderak plazaratzeko eta besteek eginikoei erantzuteko gunea.

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren (IZO) gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin Internet datu-base bezala eskaintzen zuten.

Euskal Biblioteka Nazionalaren beharra

Joan Mari Torrealdai, Euskal Biblioteka Nazionala sortzeko eragilea.

Mintegiak hainbat lan eta proposamen egin die erakundeei Euskal Biblioteka Nazionalari sortzearren, beti arrakasta handirik gabe. 1998ko ekainean Uztaritzen honako hau adierazten zuten: "[...] c) Euskal Biblioteka Nazionala eskatzen dugu, alegia, Euskal Herri osoko biblioteken arteko lotura eta koordinazioa bideratuko lukeen biblioteka. d) Bereziki, euskarak pairatzen duen bazterkeriari konponbidea emateak lehentasun osoa behar luke izan. Euskal Agentzia Katalografiko bat eskatzen dugu alor honetako arazoak bideratzeko."[1]

Gerardo Luzuriaga eta Agurtzane Juanena kideak pertsonalki azaldu dira eskaera honen alde eta Pruden Gar­tzia mintegikidearentzat (Azkue Bibliotekako zuzendaria) eite honetako biblioteka baten garrantzia hil ala bizikoa da eite honetako biblioteka baten garrantzia. Euskal kulturaren ikuspuntutik, biblioteka nazional bat hil ala biziko arazoa dela dio. Mundu osoan biblioteka sistema guztien buruan biblioteka nagusi bat jartzen bada, euskararen kasuan ere ezinbestekoa dela defenditzen zuen.[2]

« Ahoan bilorik gabe mintzatuz, Biblioteka Nazionalaren planteamenduan aitzindari izan da Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia. Euskal Herri osoko bibliotekari eta dokumentalista andana batek sortu zuen mintegia 1997an, bai biblioteketan eta bai dokumentazio guneetan euskararen erabileraren normalizazioaren egoera tamalgarria konpondu nahian. Hainbat lan eta proposamen egin izan diete erakundeei, arrakasta handirik gabe, antza denez. Kanpotik begiratuta ezagunenak Biblioteka Nazionalari buruzkoak dira. Behin eta berriz atera dute gaia plaza publikora, bai partaideek indibidualki eta bai kolektiboki.  »

Joan Mari Torrealdai Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldia (2009)[1]

Erreferentziak

  1. Torrealdai, Joan Mari. (2009-10-31). Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari leihoa.. Euskaltzaindia.
  2. Gartzia, Pruden. (2000-03-01). «'Borondatea da gakoa'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.