Joan Violet Robinson
Joan Violet Robinson (Camberley, Surrey, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1903ko urriaren 31 – Cambridge, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1983ko abuztuaren 5a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia-teoriaren garapenean eta zabalkundean eman zituen urteak.
Joan Violet Robinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joan Violet Maurice |
Jaiotza | Camberley (en) , 1903ko urriaren 31 |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Cambridge, 1983ko abuztuaren 5a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Frederick Barton Maurice |
Ama | Margaret Helen Marsh |
Ezkontidea(k) | Austin Robinson |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St Paul's Girls' School (en) Girton College (en) Cambridgeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | John Maynard Keynes |
Doktorego ikaslea(k) | Amartya Sen Donald Moggridge |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Newnham College (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Britainiar Akademia |
Bizitza
Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan aritu zen irakasle-lanetan, 1931tik eta 1971ra. 1926. urtean, Ekonomiako Cambridgeko Eskolako ekonomialaria zen Austin Robinsonekin ezkondu zen. Begirune handia lortu zuen 1933. urtean argitaratu zuen The Economics of Imperfect Competition idatziarekin; bertan, besteak beste, baliabideen banaketa eta esleipena aztertu zituen, ustiakuntzaren kontzeptuarekin lotuz.
1930. urte inguruan, Cambridgen Keynesen ekonomia-teoria iraultzailearen gainean izan zen eztabaidan parte hartu zuen. Keynes bere adiskide minaren ekonomia-teoria irakasteaz gainera, liburu asko idatzi zituen, horietako asko ekonomia-gaietan aditu ez direnentzat ekonomiaren hastapen- eta gida-liburuak. 1940. urte aldera, ordea, Keynesen teoria bere ikuspuntutik garatzen hasi zen, zenbait ideia marxista erabiliz; hala idatzi zituen, besteak beste: An Essay on Marxian Economics (1942) eta Marx, Marshall, and Keynes (1955). Robinsonen ikuspuntu ez-ortodoxoak eta sistema ez-kapitalistei zien sinpatiak eman zuten zeresanik Ekonomiako Cambridgeko Eskolan. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: The Acumulation of Capital (1956), Economic Philosophy (1936), Introduction to Modern Economics (1973), eta bost aletan atera zuen Collected Economics Papers (1951-79).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.