Joan Villadelprat
Joan Villadelprat i Bernal (Bartzelona, 1955eko azaroaren 15a) azken 30 urteotan 1 Formulan lan egin duen mekanikaria da. McLaren eta Tyrrell taldeen teknikari-taldeko kide, Ferrariko mekanikarien buruzagia 1987tik 1989ra, Benettonen zuzendaritzako kide 1994an eta 1995ean, eta Prost Grand Prixeko zuzendari nagusia izan da. Denbora horretan zehar, gidarien 5 mundu txapelketa eta eraikitzaileen 3 mundu txapelketa irabazi ditu 1 Formulan.
Joan Villadelprat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joan Villadelprat i Bernal |
Jaiotza | Sant Cugat del Vallès, 1955eko azaroaren 15a (68 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, kazetaria eta kirol esataria |
Gaur egun Epsilon Euskadi talde azkoitiarreko zuzendaria da. World Series by Renault txapelketan parte hartzen duten bolidoak diseinatu ditu. Horrez gain, EE1 LMP1 Espainian diseinatutako lasterketa-ibilgailuaren proiektua zuzendu du.
Gainera, irrati, egunkari eta telebistetan kolaboratzen du, besteak beste: TVE, Catalunya Radio, Car & Driver, Diari Sport, El Diario Vasco, El País, eta Telecincon esatari bezala. 2009-2010 denboraldian 1 Formulako analista da TV3n.