Joan V.a Paleologo
Joan V.a Paleologo[1] (grezieraz: Ίωάννης Ε' Παλαιολόγος, Iōannēs V Palaiologos; Didimotika, Trazia, 1332ko ekainaren 18a – Konstantinopla, 1391ko otsailaren 16a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen hiru aldiz. Androniko III.aren semea zen. Joan Kantakuzenok piztu zuen gerra zibilaren garaian (1355) adin nagusira heldu gabea zen eta ezin galarazi izan zuen turkiarrek beren hiriburua Andrinoplan finkatzea (1365). Erroma eta Veneziarekin hitzarmenak sinatu zituen, baina ez zuen turkiarren aurkako mendebaleko laguntzarik jaso. Androniko IV.a bere semeak kendu zuen aginpidetik 1376an eta Murad sultan turkiarrak lagundu zion berriro tronura itzultzen, 1379an. Horren ondoren Turkiarren nagusigoa onartu zuen.[2].
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 179. araua: Bizantziar Inperioko pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
- Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan V.a Paleologo |
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.