Joan Roís de Corella
Joan Roís de Corella (Gandía edo Valentzia, 1435 - Valentzia, 1497) katalanezko idazlea izan zen.
Joan Roís de Corella | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentziako probintzia, 1435 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Valenciana |
Heriotza | Valentzia, 1497 (egutegi gregorianoa) (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea eta Bibliaren itzultzailea |
Bizitza
Valentziarra zen, Gandiakoa seguruenik. Apaiz katolikoa eta teologia-irakasle izan bide zen, eta haren obra XV. mendearen bigarren erdian kokatzen da. Katalanezko literaturaren lehen maisuetariko bat da. Obra ugaria utzi zuen hitz lauz, Italiako Berpizkundearen eragina erakusten duena. Prosa-lanetan gai mitikoak erabili zituen, klasikoen egokitze guztiz libreak moldatuz: Rahonament de Telamó e Ulixes (Telamonen eta Uliseren arteko eztabaida), Istòria de Leander i de Ero (Leandroren eta Erosen historia), Istòria de Jason i Medea i de Ero (Jasonen eta Medearen eta Erosen historia), eta abar.
Orobat, beste prosa-lan anitz idatzi zituen: hagiografikoak, Biblia gaien inguruko kontakizunak, gutunak (horien artean, Vianako printzearekikoak). Prosaz eta hitz lauz egina den Tragèdia de Caldesa (1458, Caldesaren tragedia) obran amodiozko penak aipatzen ditu. Maitasunaren gaia beste poema askotan ere erabili zuen Rois de Corellak. Halaber, poema sakratuak idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.