Joan Perez Betolatza
Joan Perez Betolatza[1] edo, laburtuta, Betolatza (Betolatza, Araba, XVI. mendea – Ozkabarte, Errioxa, ~1600)[2] apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Joan Perez Betolatza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Betolatza, XVI. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santo Domingo de la Calzada, |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Bizkaiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta idazlea |
Izengoitia(k) | Betolaza |
![]() |
Kalagorriko Pedro Manso Zuñiga kardinalak eskatuta, ezaguna dugun euskarazko lehen kristau dotrina idatzi zuen[oh 1], Bilbon: Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze. Erdarazko dotrina baten euskarazko laburpena da. 1596an argitaratu zen, eta oso liburu garrantzitsua da literaturari eta kulturari dagokionez. Izan ere, Arabako euskararen lekuko da, bai eta mendebaleko euskaraz idatzi den testu argitaratu zaharrena ere (Lazarragaren eskuizkribua ez zen 2004 arte argitaratu).[3]
Koldo Zuazok zehaztu duenez, Arabako sartaldeko azpieuskalkian idatzi zuen Betolatzak. Erabili zituen arkaismoak alde batera utzita, gaur egun Arratia-Otxandio aldean egiten den euskararen antz handia du.[4]
Betolatzaren dotrina
![](../I/Arabako_azpieuskalkien_arteko_mugak.jpg.webp)
Hauxe da Betolatzak idatzitako Aita Gurea (El Pater Noster en Basquenze):
« | AYTA gurea,
Ceruetan çagoçana. Sâtificadua Içandila çure içena Etorrividi gugana çure Ereynua Eguinvidi çure borondatea, nolan Ceruan, alan lurrean emon eguiguçu egunean eguneango gure oguia da parcatu eguiguçuz gure pecatuac, guc gueure çordunay parquetan deustegunaleguez da echiezeyguçu jausten tentaciñoan, baya libradu guaiguiçuz gach gustiric. Amen Iesus. |
» |
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Ez dakigu zein urtetan jaio zen, ez eta zehazki zein urtetan hil zen ere.
- Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
- Koldo Zuazo (1997): «Euskara Araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
Oharrak
- Bigarrena Santxo Eltsorena kontutan hartzen bada.
Kanpo loturak
- «Betolatza», Literaturaren Zubitegia.
- Doctrina Christiana en Romanze y Basquenzeren transkripzioa
![]() ![]() Euskal idazleak |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |