Joan Peiró
Joan Peiró i Belis (Sants, Bartzelona, 1887ko otsailaren 18a - Paterna, 1942ko uztailaren 24a) anarkista espainiarra izan zen. Bigarren Errepublikako Industria Ministroa izan zen Espainako Gerra Zibilean.
Joan Peiró | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bartzelona, 1887ko otsailaren 18a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Paterna, 1942ko uztailaren 24a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vilassar de Mar | ||
Heriotza modua | : bala zauria | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, sindikalista, langilea, idazlea, anarkista eta editorea | ||
Lantokia(k) | Madril eta Mataró | ||
Enplegatzailea(k) | Cristalleries de Mataró (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala |
Bizitza
Zortzi urte zituela, lanean hasi zen Bartzelonako beira lantegi batean eta 22 urte bete arte, ez zuen ikasi irakurtzen eta idazten. Beiraren sektorean aritu zen lanean, eta lankide batzuekin sortu zuen Cristalerías de Mataró kooperatiba. Bertan aritu zen beti lanean. 1907an Mercedes Olives Bonastre ehungitzako langilearekin ezkondu zen.
Militantzia sindikala
Bere militantzia sindikala 1906an hasi zen, eta ardura karguak izan zituen 1915 eta 1920 artean; Federación Española de Vidrieros y Cristaleros erakundeko idazkari nagusia izan zen (1916-1920), eta baita La Colmena Obrera (Badalonako sindikatuen organoa) eta El Vidrio argitalpenen zuzendaria ere. Aurrerago, Solidaridad Obrera egunkariko zuzendaria izatera iritsi zen (1930) eta Cataluña CNT-ren arratsaldeko egunkarikoa ere bai (1937).
20ko hamarkada latza
Langileen kontrako errepresioa hurbiletik bizi izan zuen. 1920an bi atentatu egin zituzten bere kontra, eta Sorian eta Gasteizen atxilotua izan zen. 1922an CNT-ren idazkari nagusi izendatu zuten, eta bera kargu horretan zegoela egin zuen erakunde horrek Zaragozako BIltzarra. Hartan erabaki zuten CNT Langileen Nazioarteko Erakundean sartzea. Biltzar horretan, "mozio politikoa" izenekoa defendatu zuen Salvador Seguí, Ángel Pestaña eta VIadiurekin batean, eta erakundeko sektore ortodoxoenek gogor kritikatu zuten horregatik.
Primo de Riveraren diktadurapean, CNT-a ilegalizatu egin zuten, eta horrekin batean, bere egoitzak eta argitalpenak itxi egin zituzten. Erakundeko militante asko atxilotu egin zituzten, tartean Peiró.
Errepublika garaia
Largo Caballeroren gobernuko lau ministro anarkistetako bat izan zen, Juan García Oliver, Federica Montseny eta Juan López Sánchezekin batera. Industria Ministro izan zen, eta postu horretatik, industrian esku hartzeko dekretu bat prestatu zuen, eta baita industriarako kreditu banku baten sorrera bultzatu ere, baina Negrinek proiektu horietako asko murriztu eta galgatu zituen.