Joan Patmoskoa

Joan edo Joanes Patmoskoa (Joan Errebelatzailea, Joan Jainkotiarra edo Joan Teologoa ere deitu izan zaio), beharbada Joan Apostolua ; antzinako grezieraz: Ἰωάννης ὁ Θεολόγος; koptoeraz: ⲓⲱⲁⲛⲛⲏⲥ) litekeena da Apokalipsian Joan deitzen zaion egilea izatea, alegia, Itun Berrian hondarreko testua osatzen duen liburuan. Errebelazioaren testuak dio Joan Patmos-en zela, Greziar uharte batean, non, Bibliaren historialari gehienen arabera, erbesteratua baitzegoen, Domiziano erromatar enperadorearen kristauen kontrako jazarpenaren ondorioz (Neron k.o. 68an hil zen).

Joan Patmoskoa

Bizitza
JaiotzaGalilea, I. mendea
HeriotzaEfeso, I. milurtekoa ( urte)
Jarduerak
Jarduerakprofeta
Lan nabarmenak

Musicbrainz: f0d6e1b5-ebc0-4de9-964a-a880ee0883c5 Edit the value on Wikidata

Erromatar garaitik, kristauek eta historialariek uste izan dute Errebelazioaren Liburuaren idazlea Joan Apostolua zela (Joan Ebanjelaria), ustez Joanen Ebanjelioaren egilea. Alabaina, eliztar eta ikerlari zaharren arteko gutxi batzuek, hala nola Eusebiok (339-340an hila), diote badela beste Joan bat Jesu Kristoren lagunen artean, Joan Presbiteroa, "handik tarte batera, eta apostoluen artetik kanpora kokatzen du hura, beste batzuekin batera". Zenbait kristau ikerlarik, Erdi Arotik hasita, bereizi egiten dituzte dizipulua eta Errebelazioaren idazlea, Joan Patmoskoa/Jainkotiarra.

Errebelazioaren Liburua (Apokalipsia)

Errebelazioaren Liburuaren edo Apokalipsiaren egileak dio bera Joan dela. Tradizioan, ustea izan zen Joan hori Joan Zebedeoren semea zela, Joan Apostolua, Jesusen apostoluetako bat, Joanen Ebanjelioaren egiletzat jo izan dena. II. mendeko Justino Martiria idazle goiztiarra izan zen lehena Errebelazioaren Liburuaren egilea Joan Ebanjelaria zela aipatu zuena. Beste idazle kristau goiztiar batzuek, alabaina, hala nola Dioniso Alexandriakoak eta Eusebio Zesareakoak, Errebelazioaren Liburuaren eta Ebanjelioaren artean diren hizkuntzazko eta teologia ikuspegizko aldeak nabarmenduz, ezeztatu egin zuten hala izan zitekeenik, eta, beraz, Errebelazioaren Liburua Kanonetik kanpo uztearen alde agertu ziren. Papias idazle kristau goiztiarrak Joan Ebanjelaria eta Joan Zaharra (Joan Presbiteroa) bereizi zituen bere idatzietan, eta, gaur egun, Bibliaren ikerlari anitzek diote Joan Zaharra izan zela Errebelazioaren Liburuaren egilea.

Patmos uhartea

Uste da Joan Patmos uhartera erbesteratu zela, Domizianoren agintepean izandako jarzarpena pairaturik. Apokalipsiak dio: "Ni Joanes, zuen anaia eta zuen parzunera behazunean, erresuman eta pairagunean Jesukristo baithan, nintzen Patmos deritzan irlan Jaunaren hitza gatik eta Jesukristori lekhukotasuna errendatzea gatik". Adela Yarbro Collins Yale Divinity School-en Biblia gaietako irakasleak honela dio:

Lehen garaietako tradizioak dio Joan Patmosera arroztu zutela erromatar agintariek. Tradizio hori sinesgarria da, zeren eta arroztea ohiko zigorra izaten baitzen Inperioaren garaian, hainbat delitutarako, hala nola magia eta astrologia praktiketarako. Profezia ere sail horretan sartzen zuten erromatarrek, zirela profezia jentilak, juduak edo kristauak. Politikarekin zerikusiren bat zuten profeziak, hala nola Joanek Apokalipsian adierazten dituenak, mehatxutzat ikusi bide zituen erromatar botere eta ordena politikoak. Esporadetako uharteetan baziren hiru uharte delitugile politikoak arrozteko lekuak izan ohi zirenak (Plinio, Historia Naturala 4.69-70; Tazito, Analak, 4.30)

Diotenez, Joan Greziako Patmos uhartera arroztu bide zuten erromatar agintariek, eta, han, tradizioaren arabera, Errebelazioaren Liburua (Apokalipsia) idatzi zuen. Tertulianoren arabera (De praescriptione haereticorum testuan dioenez), Joan arroztua izan zen (ustez Patmosera) olio irakinetan sartu eta kalterik eta pairamenik igaro ez zuela ikusita. Esaten da Koliseoan zeuden ikusleak oro bihurtu zirela Kristautsunera mirari horren lekuko izan ondoren. Gertaera hori I. mendearen amaieran izan bide zen, Domiziano enperadoreak agintzen zuelarik.

Ikus, gainera

  • Joandar lanen egiletza

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.