Joan Pais i Melis

Joan Pais i Melis (l'Alguer, Sardinia, 1875 Cagliari, 1964) katalan hizkuntzaren musikagile eta poeta izan zen.

Joan Pais i Melis

Bizitza
JaiotzaL'Alguer, 1875
Herrialdea Italia
HeriotzaCagliari, 1964 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Biografia

Kimikako eta farmaziako ikasketak egin zituen baina bere benetako zaletasuna musika zen, udal musika banda desberdinen zuzendaria baitzen, esaterako Alguer, Sorso eta Sassariherrietan bandetan. 1902an, Sardinian, La Palmavera Katalanzale Elkartea sortu zuen; elkarte horretan oso aktiboa izan zen eta harentzako Antoni Ciuffok idatzitako ereserkiari musika jarri zion. Horregatik ere ez da erraza ulertzea nola 1906an antolatu zen I. Katalan Hizkuntzaren Nazioarteko Batzarrean kanpoan gelditu zen; Antoni Ciuffok, aldiz, bai egon zen. 1912an, farmazialari gisa zuen lana erabiliz, Castidas espetxean presoen orkesta antolatu zuen. Catalònia Bartzelonako aldizkarian idatzi zuen eta handik Katalunian onartutako ortografia Alguerren ere onartzea defenditu zuen.[1]

Lanak

  • Grammatica del dialetto moderno d'Alghero (1899). Pasqual Scanuk 1970ean argitaratu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.