Joan Miró
Joan Miró i Ferrà (1893ko apirilaren 20a - 1983ko abenduaren 25a, Palma Mallorcakoa) kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izan zela jo izan da.
Joan Miró | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1893ko apirilaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | rue Blomet (en) Mont-roig del Camp |
Lehen hizkuntza | katalana |
Heriotza | Palma Mallorcakoa, 1983ko abenduaren 25a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Pilar Juncosa (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cercle Artístic de Sant Lluc (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Irakaslea(k) | Modest Urgell Josep Pascó i Mensa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, litografoa, zeramikaria, eskultorea, posta zigilu diseinatzailea, tapestry designer (en) , diseinatzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta ehungintzako artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Palma Mallorcakoa Belgika Paris Herbehereetako Erresuma eta Bartzelona |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Modest Urgell eta Jeronimo Bosch |
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | surrealismoa |
Izengoitia(k) | Miro, Joan |
Genero artistikoa | Zeramika grafikoa arte abstraktua Margolaritza Eskulturagintza |
| |
1975an bere omenezko Joan Miró fundazioa eratu zen. Gainera, 1983az geroztik Bartzelona hirian bere omenezko Joan Miró parkea dago.
Bizitza
Aita erlojugilea eta bitxigilea zuen. Eskulangile familia batean jaio izana eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak izan ziren Miróren margolanetan. Merkataritza ikasketak egin zituen eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako Mont-roig del Campera eraman zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta Francisco Gali pintorearen eskolan hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miróri Parisko azkeneko arte joeren berri eman ziona. Orduan ezagutu zuen Mirók Antoni Gaudíren arkitektura zoragarria ere. Joan Mirók gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia. Alde horretatik, oso hurbil zegoen dadaista eta surrealistetatik. Lehen lanetan nabaria zen Van Gogh-en eragina, baina pixkanaka, Picassoren eraginez besteak beste, surrealismorantz jo zuen Miroren surrealismoa oso pertsonala bazen ere, aberatsa koloreetan eta grafismoetan. 1915etik 1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta paisajeak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Mont-roigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan, honen pintura onirikoetan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.
1930eko hamarraldian Miróren mugak asko zabaldu ziren. Balletetarako dekoratuak egin zituen, eta bere margolanak Frantziako eta Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian, Parisen bizi izan zen Miró, eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.
1948an eduki poetiko handiko obra sail bat hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat hartuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik mundu guztian hedatu zen Joan Miróren ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi zuen grabatu batekin eta handik lau urtera Parisko Unescoren eraikinerako zeramikazko mural bat egin zuen, zeinari esker Guggenheim fundazioaren saria eman baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera, Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri egunean Palma de Mallorcan hil zen arte.
Lan aipagarrienak hauek dira: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur landua (1923), Arlekinaren Inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945), Harvard eta Cincinnatiko unibertsitateetako horma irudiak (1947, 1950), UNESCO erakundeak Parisen duen egoitzakoa, Osakako Erakustaldiko (1970) eta Bartzelonako aireportuko zeramikazko horma irudi handiak.
Iruditegia
- Dona i Ocell edota Emakumea eta Txoria eskultura. Bartzelona
- Miroren horma lana Madrilgo Biltzar eta Erakusketa Jauregiaren atarian
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus gainera
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Miró |
- Joan Miró elkargoa (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)