Joan March
Joan March i Ordinas (Santa Margarita, Mallorca, Katalan Herriak, 1880ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1962ko martxoaren 10a) espainiar finantza-gizona izan zen. Pertsona erabakigarrietako bat izan zen Espainiako Gerra Zibila piztu zuen 1936ko uztaileko estatu kolpea Espainian zabaldu eta indartzeko.
Joan March | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1933ko abenduaren 1a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Baleares (en) Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en)
1931ko uztailaren 9a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Baleares (en) Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en)
1923ko maiatzaren 18a - 1923ko irailaren 15a Barrutia: Palma (en) Hautetsia: 1923 Spanish general election (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Santa Margalida, 1880ko urriaren 4a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Madril, 1962ko martxoaren 10a (81 urte) | ||||||
Heriotza modua | : trafiko-istripua | ||||||
Familia | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | enpresaburua, bankaria, politikaria eta kontrabandista | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Biografia
Primo de Riveraren diktaduraren garaian, dirutza handia lortu zuen oso denbora gutxian March Hermanos enpresarekin, enpresa horrek baitzuen Marokora saltzen zen tabakoaren monopolioa.
Espainiako Gerra Zibilean, Francoren alde egin zuen, eta diru-laguntza handia eskuratu zuen hala. 1955ean, Juan March Fundazioa sortu zuen, kultura bultzatzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.