Joan Lurgabea

Joan Ingalaterrakoa (Oxford, 1166ko abenduaren 24aNewark-on-Trent, Nottinghamshire, 1216ko urriaren 19a), Joan Lurgabea[1][2] (ingelesez: John Lackland, frantsesez: Jean Sans Terre) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea izan zen 1199 eta 1216 bitartean. Haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).

Joan Lurgabea

Ingalaterrako monarka

1199ko apirilaren 6a - 1216ko urriaren 19a
Rikardo I.a Ingalaterrakoa - Henrike III.a Ingalaterrakoa
Lord of Ireland (en) Itzuli

1199ko apirilaren 6a - 1216ko urriaren 19a
Normandiako dukea


count of Anjou (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBeaumont Palace (en) Itzuli, 1166ko abenduaren 24a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaNewark Castle (en) Itzuli, 1216ko urriaren 19a (49 urte)
Hobiratze lekuaWorcester Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
AitaHenrike II.a Ingalaterrakoa
AmaLeonor Akitaniakoa
Ezkontidea(k)Adela de Warenne (en) Itzuli
Isabel, Countess of Gloucester (en) Itzuli  (1189ko irailaren 5a (egutegi gregorianoa), 1189ko abuztuaren 29a (egutegi gregorianoa) -  1199 (egutegi gregorianoa))
Isabella of Angoulême (en) Itzuli  (1200ko abuztuaren 24a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Anjou (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Find a Grave: 1953 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Aita Henrike II.a Ingalaterrakoa eta ama Leonor Akitaniakoa zituen. Filipe Augusto Frantziako erregearen laguntzaz, aitaren eta bere anaia Rikardo I.aren aurkako saioak egin zituen, eta Ingalaterrako errege izendatu zuten azken hau oinordekorik gabe hil zenean, bere iloba Artur Bretainiako dukearen kaltetan.

1202. urtean, Filipe Augusto Frantziakoak Normandia, Anjou, Maine, Turena eta Poitou gabe uztea deliberatu zuen, Elisabet Angulemakoa berekin eramateagatik (orduan hasi zitzaion Lurgabea esaten Frantzia aldean). Filipe Augustok Normandia konkistatzeari ekin eta Arturren esku utzi zuen gainerako lurraldeak hartzeko kargua. 1203. urtean Joan Lurgabeak berak hil zuen Artur, eta Bretainia gabe geratu zen, bertako matxinadari ezin eutsi izan ziolarik. Ondoko urteetan Normandia (1204) eta Turena (1205) galdu zituen.

Aldi berean, 1204-1206ko Guiena eta Lapurdiko krisiari aurre egin behar izan zion, Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroako Erresuma inbaditzeko eta Guiena mendean hartzeko abian jarritako kanpainaren ondorioz. Horretarako, hitzarmen bat lotu zuen Antso VII.a Nafarroako erregearekin, gaztelarren aurka elkarren arteko defentsa eta Baiona, Nafarroa eta Akitaniaren arteko sinergia segurtatuz.

Bere agintaldiko azken urtean sinatu zuen errege agintearen mugak zehazten zituen Magna Carta (1215).

Ezkontza eta seme-alabak

1189an Elisabet Gloucesterkoarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan eta ezkontza baliogabetzeko eskatu zuen.

1200an Elisabet Angulemakoarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Akitaniako dukea
11991216
Ondorengoa
Henrike III.a Ingalaterrakoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.