Joan Hurtado Mendozakoa (1285-1367)
Joan Hurtado Mendozakoa "Zaharra" (c. 1285 - Naiarako gudua, 1367ko apirilaren 3a) arabar aitoren semea eta militarra izan zen, mendozatarren buruzagia.[1]
Joan Hurtado Mendozakoa (1285-1367) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1285 |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | 1367ko apirilaren 3a (81/82 urte) |
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata, buruzagi militarra eta diplomazialaria |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Gaztelako Gerra Zibila |
Biografia
Joan Hurtado Mendozakoa Bizardunaren, Mendozako VI. jaunaren, eta Maria Mendozakoaren seme gazteena izan zen, Lope Garcia Salazarren arabera[2]. Bere anaiak izan ziren: Pedro Gonzalez Mendozakoa, Almazángo I. jauna eta Hurtado Diaz Mendozakoa, Corzanako I. jauna
Mendibil, Otogoien, Otobarren eta Martiodako jauna izan zen eta Arriagako Kofradiako kide izan zen[2]. 1332an Alfontso XI.a Gaztelakoa koroatu zuten urtean eta Arriagako kofradia desegin zenean, Joan Hurtado Mendozakoa Garbia edo Gaztea (c. 1329- c. 1404) bere semeari utzi zizkion Otogoien eta Otobarrenen gaineko jaurgoa[2].
1339an, Ehun Urteko Gerraren hasieran, Alfontso XI.a Gaztelakoaren enbaxadorea izan zen Frantzia eta Ingalaterrako erregeen aurrean. Eduardo III.a Ingalaterrakoak begi onez ikusi zuen eta 1348an Ingalaterrara itzuli zen gaztelar itsasontzien interesak defendatzeko. Gaztelako Gerra Zibilean Henrike II.aren alde egin zuen.
Erreferentziak
- Apuntes Históricos y Biográficos compilados por José L. G. de Paz
- PAZ MORO, Agurtzane et al.. (2019). "Por merçed e mandado de mi sennora": el señorío de María de Mendoza a fines de la Edad Media : nuevos textos para el estudio de la sociedad alavesa (1332-1511). Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 23-25 or. ISBN 978-84-1319-032-7..
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |