Joan Gazteluzar
Joan Gazteluzar (Elbete, ? - Iruñea, 1620) nafar erretaula-muntatzaile eta arkitekto erromanista izan zen. Iruñeko Nabarreria kalean izan zuen lantegia. Haren erretauletako eskulturak, besteak beste, Ambrosio Bengoetxea, Bernabe Imberto eta Lope de Larrea artista handiek egin zituzten.[1]
Joan Gazteluzar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elbete, XVI. mendea |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1620 ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Elbetekoa izan zen Gazteluzarren lehenbiziko erretauletako bat, bere sorterrikoa alegia. 1590 baino lehentxeago egina, Mikel goiaingeru, San Paulo eta Santa Helenaren kalitate handiko baxuerliebeak ditu, Ambrosio Bengoetxeak egindakoak, ziur asko. Bengoetxeak berak egin zituen Hiriberriko erretaulako eskulturak; Jasokundea da irudi-multzorik aipagarriena. Erretaularen arkitektura, berriz, Gazteluzarren lana da, Joanes Antxetak Kasedan eta Tafallan erabilitako moldeari jarraiki. 1606an tasatua izan zen.[1]
Horiez gainera, Egues, Imarkoain (1611), Zolina, Paternain eta Eneritzeko erretaula nagusiak egin zituen. Eneritzekoan Bernabe Imbertok zizelkatu zituen eskulturak. Gazteluzarrena izan liteke Arraitzako erretaula nagusia ere. Erretaula txikikoagoak egin zituen Azotz, Larraga eta Ororbiako elizetarako.[1]
Erreferentziak
- Gasteluzar, Juan de. enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Gazteluzar |