Joan Francesc Baixas

Joan Francesc Baixas i Arias (Bartzelona, 1946ko azaroaren 6a) margolari, antzerki zuzendari eta txotxongilolaria da. 1964ean El barco blanco konpainia sortu zuen eta 1967ko urrian – profesionalki 1968ko abuztuan- Teatre de la Claca, Teresa Calafell-ekin batera, 1988ra arte zuzendu zuelarik. Konpainiak hamabost ikuskizun egin eta antzeztuko ditu, horietako batzuk beste artista edo margolari batzuekin, adibidez, «Morí el Merma» Joan Mirorekin, «Peixos abissals» Antonio Saurarekin, «Laberint» Roberto S.Mattarekin eta beste batzuk Viladecans i Mariscalekin. Konpainiak Ponpidou Zentrora eta Sydneyko Opera Teatrora bidaiatuko du, antzerki bisualeko proposamen batekin, arte plastiko eta eszenikoen arteko elkarketa moduan. El teatre de la Claca 1988an itxi zen eta ikerketa piktoriko eta antzerkira arituko da aurrerantzean. Els Joglars, Circus Oz eta Albert Pla bezalako konpainien ikuskizunen zuzendaritza artistikoan laguntzen aritu da. Bartzelonako Antzerki Institutuko irakaslea izan zen (1989), Bartzelonako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria eta Txotxongiloen Artearen Ikerkuntzarako Nazioarteko Zentroko kide izan zen. .

Joan Francesc Baixas
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1946ko azaroaren 4a (77 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, antzerki zuzendaria, txotxongilolaria eta aktorea
joanbaixas.org…
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.