Joan Coromines
Joan Coromines i Vigneaux (Bartzelona, 1905eko martxoaren 21a - Pineda de Mar, 1997ko urtarrilaren 2a) filologo katalana izan zen.[1]
Joan Coromines | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1905eko martxoaren 21a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Pineda de Mar, 1997ko urtarrilaren 2a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Aita | Pere Coromines |
Ama | Celestina Vigneaux i Cibils |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Unibertsitate Zentrala |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Ramón Menéndez Pidal Américo Castro |
Hizkuntzak | gaztelania euskara katalana ingelesa frantsesa Aranera okzitaniera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Q20108591 Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila Royal Society of Arts and Sciences in Gothenburg (en) |
Bizitza
Pere Corominesen semea zen. Pompeu Fabra eta Ramón Menéndez Pidalen ikasle izan zen. 1928. urtean jadanik horiekin eta Américo Castro hizkuntzalari ezagunarekin ere harremanetan zegoen. 1929an Zurich-en ikasi zuen eta 1930. urtean Parisen. Arango hiztegiari buruz egin zuen doktoretza-tesia 1931. urtean. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filologia Erromanikoko irakasle izan zen Espainiako Gerra Zibila amaitu zen arte. Gerra ondoren erbestera joan behar izan zuen, Parisa aurrena eta Argentinako Cuyo-ko Unibertsitera (Menéndez Pidal eta Amado Alonso nafarrak emandako bultzadari esker), eta 1946. urtean Chicagon jarri zen bizitzen. 1948. urtean irakasle izendatu zuten Chicagon eta hor iraun zuen jubilatu artean. 1954an Gaztelaniaren hiztegi etimologiko kritikoa plazaratu zuen. 1973an Antonio Tovar-ek Espainiako Akademian sartzea proposatu zionean, Corominesek uko egin zion eskaintzari; Katalunia Espainiak okupatuta zegoelako. Gero 1980tik aurrera Katalanaren hiztegi etimologiko eta osagarria, bere obrarik garrantzizkoena osatu zuen. Bizitzako azken urteetan Kataluniako Letren Ohorezko saria (1984) eta Espainiako Letren Sari Nazionala (1989) jaso zituen, besteak beste. Gainera Euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen 1994ean.[2]
Bizitza osoa paperen eta liburuen artean pasa zuen bi infarto izan ondoren ere, 10 orduz, are 14 orduz, egunean lanegin zuen Corominesek hil arte. Baina sinetsi ezinezko erudizio-maila lorturik ere, militante gartsu izan zen hil arte. Eta mundutar arrakastekiko erabat hotz eta uzkur. [3]
Euskararen historia eta egitura zaharraren ikertzailea
Mitxelenarekin izan zuen harreman luzea. Zenbait iker-bidaia elkarrekin egin zuten Ahuñemendi aldera (Pirinioak). Koldo Mitxelenaren iritziz Corominesen ekarpena erabakiorra izan zen euskararen historia eta egitura zaharrari aztertzeko. Corominesek ez baitzuen arazoa erantzun-laino nahasitan uzten: el vasco oriental aipatzen zuen, eta Ahuñemendi (Pirineo) erdialdeko euskalkiak.[4][3]
Huescako Debeku famatua ezagutu zenez geroztik (Huescako Azokan debekatu baitzuten 1349an "basquenz-ez" hitz egitea), Aragoi Garaian eta Lleidako mendialdean euskara oso berandu arte mintzatua izan dela jakin zen. Toponimian, Antroponimian eta folklorean ere aztarnak geratzen dira.
Baina Corominesek ez zuen uste, adibidez, Euskal Herria inoiz Mediterraneo-raino iritsi denik. Muga zehatza eman zuen Corominesek behin eta berriz (Bosch Gimperá antropologoarekin bat eginda): Col de la Perche delakoan dago muga, Llivia espainiar kokapenaren inguruan. Andorratik ekialdera.[3]
Hori bakarrik ez, Corominesek datu eta interpretazio asko plazaratu zituen euskararen historia eta egitura zaharrari aztertzeko: [3]
- Aragoiko erdialdean erdararen mutur bat aurkiturik, Pallars-Aran mendialdean euskal uharte bat egon zela uste zuen Corominesek, Nafarroako lurraldetik etenda.
- Ekialdeko euskalki horiek piskanaka ezagutuko zirela sinetsita, oinarri harrigarriak ipini zituen Ahuñemendiko Toponimiaren ikerketa zehatzaren bidez. Aran bera haran luzea da, izan.
- Ribagorza-ko Monastegirik famatuena, Obarra, Ubarra zen Erdi-Aroan (Ekialde eta Hegoaldeko ibar-en kidea). Cerdanya-ko Eina, Esna zen 913, 965, eta 988an; guztiz Nafarroako Esnotz edo Esnausu-ren ildotik.
- Lerga-ko harri famatuan (Nafarroan), Ribagorzako Abi herria aipatzen da; eta Abisunhar izena, bere /h/ eta guzti, euskal Usun-aritz ezagunaren bizkia da. Cerdanyako Estavar eta Estaguya herri-bikotea, Corominesek maisuki azaldu zuenez, gaurko Ollobarren eta Ollogolen-en kide hertsiak dira. Edors (1072), Iturri (s) besterik ez da. Eta abar luze bat.
Galizieraren aztertzailea
Euskaldunez gain, galiziar abertzaleekin ere harreman gertua izan zuen, eta bere idolo literariotzat zeukan Castelao idazle galego famatua. Galizako hizkuntz arazoa ere ongi ezagutuzuen, argi eta garbi agertu zen lusisten alde 1976z geroztik. Galiziar abertzalerik gehienak (BNG barne} hizkuntzaren arazo honetan errejionalista izuti agertzen direlarik ere, Corominesek Portugalera begiratzeko proposatu zien garbiki (honetan ere Castelao-ren bidetik). Eta Ortografiaren mailan batez ere, lusistekin egin zuen bat. [3]
Sariak eta errekonozimenduak
- 1984: Kataluniako Letren Ohorezko saria.
- 1989: Espainiako Letren Sari Nazionala
- 1994: Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuen uskatzaindiak.[2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- gureberriak. Joan Coromines eta Espainiako “sariak”. (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
- Belasko, Mikel. Joan Coromines. Cultura navarra.
- Txillardegi. (1997-01-12). Jakintsu bat hil da. Euskaldunon egunkaria, 3 or..
- (Galizieraz) Alvarez Enparanza, Jose Luis. (1996). A contribuiçom de Joan Coromines à Filologia Basca. V Congresso Internacional da Língua galego-portuguesa na Galiza (Vigo, 1996).