Joan Birman
Joan Sylvia Lyttle Birman (New York, 1927ko maiatzaren 30a[1]) estatubatuar matematikaria da, trentza teorian eta korapilo teorian espezializatua. Bere Braids, Links, and Mapping Class Groups liburua gairako sarrera estandarra bihurtu da, gaur egungo ikartzaile askok bertatik ikasi dutelarik. Gaur egun, Birman Ikerketa-Irakasle Emerita da Barnard Collegen, Columbia Unibertsitatean, non 1973a geroztik dagoen.
Joan Birman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joan Sylvia Lyttle |
Jaiotza | New York, 1927ko maiatzaren 30a (96 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joseph L. Birman (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Swarthmore College (en) Julia Richman High School (en) New Yorkeko Unibertsitatea 1968) doktore Barnard College 1948) Zientzia Matematikoen Courant Institutua (1961 - 1968) |
Tesia | Braid Groups and Their Relationship to Mapping Class Groups (en) |
Tesi zuzendaria | Wilhelm Magnus (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Efstratia Kalfagianni (en) Tara Brendle (en) Józef Przytycki Marcello Kupferwasser (en) John David McCarthy (en) Ka-Yi Ng (en) Elizabeth Finkelstein (en) Matthew Greenwood (en) Hessam Hamidi-Tehrani (en) Peijun Xu (en) Theodore B. Stanford (en) Rolland John Trapp (en) Tat Sang Fung (en) Nathan Darrell Broaddus (en) Zhonghe Chen (en) Richard Fein (en) Nancy Court Wrinkle (en) Jerome E. Powell (en) Clement Radu Popescu (en) Matthew Gerald Zinno (en) Keiko Kawamuro (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | General Precision Equipment (en) (1950 - 1953) Stevens Institute of Technology (en) (1968 - 1971) Princetongo Unibertsitatea (1971 - 1972) Stevens Institute of Technology (en) (1972 - 1973) Barnard College (1973 - 2007) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Matematika Elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Moscow Mathematical Society (en) Europako Matematika Elkartea Association for Women in Mathematics (en) |
Hezkuntza
Birman matematikan lizentziatu zen Barnard Collegen (1948) eta fisikako masterra egin zuen Columbia Unibertsitatean (1950). Bere Ph.D. matematika Ph.D.a 1968an lortu zuen Courant Institutuan (NYU) Wilhelm Magnusek gainbegiraturik, 41 urte zituenean. Bere tesiaren izanburua Braid groups and their relationship to mapping class groups izan zen.[2]
Karrera
Birmanen lehen lanpostua Stevens Institute of Technologyn izan zen (1968-1973). Gainera, Princeton Unibertsitateko irakasle bisitaria izan zen aldi horretan. 1973an, Barnard Collegeko fakultatera batu zen. 1987an Matematikako Emakumeen Elkarteak Noether Irakaslea izendatu zuen; hitzaldi honek matematika zientzietan ekarpen oinarrizko eta iraunkorrak egin dituzten emakumeak ohoretzen ditu.[3] 1988ko udan Institute for Advanced Studyn gonbidatua izan zen.[4] Bestalde, Sloan Fundazioaren Ikaskide (1974-76) eta Guggenheim Fundazioaren Ikaskide (1994-95) izan da. 1996an Chauvenet Saria irabazi zuen.[5]
2012an Matematiken Elkarte Amerikarreko partaide bihurtu zen.[6] Bere doktorego-ikasleak, besteak beste, Józef Przytycki barne hartzen ditu.
Erreferentziak
- Larry Riddle. "Joan S. Birman", Biographies of Women Mathematicians
- Joan Sylvia Birman, Mathematics Genealogy Projet
- Noether Lectures. (Noiz kontsultatua: 2016ko uztailaren 2a).
- (Ingelesez) «Scholars» Institute for Advanced Study (Noiz kontsultatua: 2017-02-27).
- Birman, Joan. (1993). «New Points of View in Knot Theory» American Mathematical Society.
- List of Fellows of the American Mathematical Society, retrieved 2012-11-10.