Joan Bautista Intxaurrandiaga

Joan Bautista Intxaurrandiaga Roteta (Alkiza, c.1680-Donostia, 1747ko irailaren 30a) hargina izan zen. Arana bailarako Intxaurrandiaga baserrian jaio zen. Gurasoak Alejandro Intxaurrandiaga eta Dorotea Roteta zituen 10 senideko familia batean.

Joan Bautista Intxaurrandiaga
Alkizako alkatea

Bizitza
JaiotzaAlkiza, 1680
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1747ko irailaren 30a (66/67 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhargina

1720ko otsailaren 19an Getarian ezkondu zen Ana Rekondorekin eta lau seme izan zituzten: Joan Migel Bizente, Bartolome, Joan Martin eta Joan Elias. Bere ofizioa medio herriz herri ibili behar izan zuen: Getarian, Hondarribian, Donostian, Lesakan eta beste hainbatetan.[1]

Emaztea hil eta bigarrenez ezkondu zen 1742ko irailaren 30ean Astigarragako Madalena Gurutzeagarekin. Biok alaba bat izan zuten: Maria Bizenta.

Joan Bautista XVIII. mendeko hargin sonatuekin lehiatu zen, eraikuntza erlijioso eta zibiletan, Gipuzkoan zein Nafarroan. Alkizan Intxaurrandiaga baserria eta Etxetxo bi eraikuntzak gauzatzeaz gainera, San Martin parrokiako aldare nagusiko mailadia, lauzadura eta idulkia egin zituen. Nafarroan, berriz, Goizuetako parrokiaren egitura amaitu eta Lesakako elizaren obra osoa bere ardurapean egon zen. Harlanduzko egitura bikaina du aipatu San Martin elizak, neurri handi batean Joan Bautistaren obra.

Astigarragako udaletxe berria berak eraiki zuen. Martin Saroberekin Pasaia Donibaneko Bonantza Kristo Gurutzatua. Donostiako Santa Maria basilika barrokoaren eraikuntzan aritu zen Lizardi aita-semeekin eta Martin Saroberekin elkarlanean.

1735ean Alkizako alkate aukeratu zuten polemika baten erdian. Hain zuzen ere, hautesle batzuk dudatan ipini zuten Alkizan bizi ote zen eta, ondorioz, hautagai izan zitekeen. Auziak gora jo zuen eta Korrejidoreak Joan Bautistaren iritzia bere egin zuen eta auzotasuna onartu zion[2].

« Joan Bauptista de Insaurandiaga tiene en jurisdiccion dela misma villa la Casa y Caseria solar de su apellido una delas principales de dha Villa han estado y estan sus Padres y Abuelos paternos y maternos admitidos a la Vecindad de dha Villa y goze de sus oficios de paz y guerra. Es Casual la ausencia de mi parte de dha Villa, por razon de las obras enque esta trabajando fuera.  »

Donostian hil zen Martin Uribe notarioaren aurrean testamentua egin zuen egun berean, 1747ko irailaren 30ean. Alkizan lurperatu zuten.[3]

Erreferentziak

  1. http://www.oilategitik.net/11/artikuluak/joan-bautista-eta-joan-elias-intxaurraga-aita-hargin-maisua-eta-seme-eskultorea..
  2. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. (CO, LCI). 2258 sorta. .
  3. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2001). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historiakoa (1348-1950). Alkizako udala, 457 or. ISBN 84-606-3058-7..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.