Joan Batista Agirre

Joan Batista Agirre Elola, askotan Agirre Asteasukoa bezala aipatua, [1] (Asteasu, Gipuzkoa, 1742 - ib., 1823ko maiatzaren 17a) euskal idazlea izan zen.

Artikulu hau idazle asteasuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Joan Batista Agirre
Bizitza
JaiotzaAsteasu, 1742
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAsteasu, 1823ko maiatzaren 17a (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 330

Bizitza

Asteasuko parrokia. San Pedro eliza.

Apaiz egin ondoren, bere herriko parrokoa izan zen bizitza guztian. Hari buruz gauza gutxi dakigun arren, jakina da garaiko zenbait euskaltzalerekin harremanak izan zituela, hala nola Juan Antonio Mogelekin.

Hizkuntzaren maisutzat jotzen da, «agian, 1880 urte aurreko gipuzkoar idazle zaharretarik onena» (Villasante, 1979, 224. or.).

Obra

Idazkiak: Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvizico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai, Tolosa, 1803. Kristaubide aski luze hori (400 orri) oso erabilia izan da Gipuzkoan, behin eta berriro argitaratu baita.

Agirreren bigarren liburuan haren sermoiak biltzen dira: beraien ondoren, latinezko ohar ugari dakartzate. Obra hori[2] hiru liburukik osatzen dute:

  1. Jesu Cristoc bere Elizari utzi ciozcan zazpi Sacramentuen gañean Eracusaldiac;
  2. Jaungoicoaren Legueco Amar Aguinteen gañean Eracusaldiac;
  3. Jesucristo eta Virgiña chit Santaren Misterioen, eta beste cembait gaucen gañean Eracusaldiac.

Tolosan argitaratu zen, Agirre hil eta 27 urtera, 1850ean.

Gipuzkeraz idatziak dira, Goierri eta Beterriko hizkeretatik bietatik duen hizkuntzan.

Idazlanen zerrenda

Erlijioa

  • Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Erakusaldiac lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai (1803, F. Lama)
  • Jesu-Cristoc bere Elizari utzi ciozcan Zazpi Sacramentuen gañean Erakusaldiac (1850, A. Gorosabel)
  • Jaungoicoaren Legueco Amar Aguinteen gañean Erakusaldiac (1860, A. Gorosabel)
  • Jesucristo eta Virgiña chit Santaren Misterioen eta beste cembait gaucen gañean Erakusaldiac (1850, A. Gorosabel).

Agirre Asteasukoaren obraren zatiak, edizio kritiko formatuan, XX. mendearen amaiera aldera argitaratu egin dira Inazio Mujika Iraola[3] eta Fidel Altunaren[4] eskutik.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.