Joan Baptista Humet
Joan Baptista Humet i Climent (Navarrés, Valentzia, 1950eko urtarrilaren 4 – Bartzelona, Katalunia, 2008ko azaroaren 30a) Terrassan bizi zen valentziar jatorriko kantari eta musikagilea zen. Katalanez zein gaztelaniaz konposatu zuen.
Joan Baptista Humet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Navarrés, 1950eko urtarrilaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2008ko azaroaren 30a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikaria eta egile abeslaria |
Bizitza
Txikitatik Terrassan bizi zen, bere aitak ehungintzazko enpresa bat baitzuen. 1968an Bartzelonara joan zen arkitektura ikastera eta han, Joan Manuel Serrat kantaria ezagutu zuen. Honek abesten hasteko konbentzitu zuen. 1968an, 18 urterekin, Humetek bere lehendabiziko kontzertua eman zuen Terrassako antzokian. Bi urtez Lluís Llachen kontzertuetan hasierako abeslaria izan zen.
1970ean bere lehendabiziko diskoa kaleratu zuen Columbia diskoetxearekin. 1971an Gemma abestia bere lehenengo arrakasta lortu zuen. Gemma abestia, bere koinataren omenez konposatu zuen eta Enderrock aldizkariak, XX. mendeko katalanezko 100 abesti onenen artean kokatzen zuen.
1973an bere lehenengo disko luzea Fulls (hostoak) kaleratu zuen. 1975ean bere bigarren diskoa kaleratu zuen, Diálogos (elkarrizketak), oraingoan gaztelaniaz eta Movieplay diskoetxearen zigilupean.
1979an bere katalanezko bigarren eta azken diskoa kaleratu zuen Fins que el silenci ve, Movieplay diskoetxearen zigilupean. 1981ean diskoetxez aldatu zen eta RCAra pasatu zen, bertan Hay que vivir argitaratu zuen.
Amor de aficionado (RCA, 1982) eta Sólo soy un ser humano (RCA, 1984) diskoen ondoren, Ariola multinazionalak RCA diskoetxearen kontrola hartu eta arau berriak ezarri zituen, Ariolan zeuden artistei lehentasuna emanez besteak beste. Horrenbestez, Humetek musika egiteari uztea erabaki zuen. 2001. urtean musikaren mundura itzuli zen eta 2004an Sólo baje a comprar tabaco disko autoekoiztua argitaratu zuen Validance zigilupean.
2008ko abenduaren 1ean hil zen sabeleko minbiziak jota.
Diskografia
- Gemma/El Llaurador (SG, Columbia 1970)
- Busco una flor/Tonades (SG, Columbia, 1970)
- Kristine/No m´importara pas gens (SG, Columbia, 1972)
- Fulls (LP, Columbia, 1973)
- Diálogos (LP, Movieplay, 1975)
- Aires de Cemento (LP, Movieplay, 1977)
- Fins que el silenci ve (LP, Movieplay, 1979)
- Hay que vivir (LP, RCA, 1981)
- Amor de aficionado (LP, RCA, 1982)
- Solo soy un ser humano (LP, RCA, 1984)
- Solo baje a comprar tabaco (CD, Validance, 2004)