Joan Avilakoa
Joan Avilakoa (Almodóvar del Campo, Ciudad Real, 1500eko urtarrilaren 6a - Montilla, Kordoba, 1569ko maiatzaren 10a) espainiar erlijio gizona izan zen. Bere garaiko predikari argienetakoa izan zen.
Joan Avilakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John of Ávila, Juan de Ávila |
Jaiotza | Almodóvar del Campo, 1499ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Montilla, 1569ko maiatzaren 10a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Basilica of St. John of Avila (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Alcalako Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa, apaiza eta Elizaren doktorea |
Santutegia | |
Maiatzaren 10 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Judu familia batean sortu zen eta Salamancako eta Alcaláko unibertsitateetan ikasi zuen. 1529an Andaluziara bidali zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, elizan proposatu zuen eraberritzea eta bere jatorri judua zirela eta. Baezako unibertsitatea antolatu zuen eta Joan Gurutzekoa eta Frai Luis Granadakoa izan zituen ikasle Kordoban.
Obra nagusiak Audi, filia, et vide (1567, Entzun, alaba, eta ikus), liburu aszetikoa, eta Epistolario espiritual para todos estados (1578, Egoera guztietarako izpirituzko gutunak), giro aszetikoan idatziriko gutunen bilduma, ditu.
1970ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen eta 2012ko urriaren 7an Benedikto XVI.ak Elizako doktore izendatu zuen[1].
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Avilakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Gotzaina Aita Santuagaz Erromako ospakizunean Bizkeliza.org