Joakin Madurga

Joakin Madurga Oteiza (Deikaztelu, Nafarroa, 1938ko urtarrilaren 24 Logroño, 2017ko ekainaren 9) nafar apaiz, irakasle eta musikaria, oso ezaguna 1977tik Iruñeko Kontzejuaren Plazatik igarotzen den San Fermin Amienskoa prozesioan abesten den Jota de San Fermín abestiaren sortzailea bezala.

Joakin Madurga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquín Madurga Oteiza
JaiotzaDicastillo, 1938ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLogroño, 2017ko ekainaren 9a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 3cd38a78-85dd-4a9e-8be5-2c0ca64de0c0 Edit the value on Wikidata

Biografia

10 urte zituela Iruñeko apaizgaitegian sartu zen; han ikasi zuen eta apaiza izateko formakuntza jaso zuen. 1961ko abenduaren 21ean ordenak hartu zituen. Erromako Pontificia Studiorum Universitas a Sancto Thoma Aquinate in Urbe unibertsitatean Filosofia ikasi zuen eta, ondoren, Valentziako Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen. Bolada bat Arguedasen eman ondoren, 1963tik, bere apaiz bizitza guztia Iruñeko Txantrea auzoko Done Jakue parrokian egon zen. Han, 1975an, Coral de Santiago (Done Jakue Abesbatza) sortu zuen; abesbatza horrekin disko batzuk grabatu zituen, gehienak musika erlijiosoarekin. 1978an elizaren erretore izendatu zuten. Txantreako urteetan ere, Iruñeko Seminarioan eta Virgen del Camino Lanbide Heziketaren ikastetxean klaseak eman zituen. Erabat inplikatu zen auzoko aktibitateetan eta "Auzotegi" kulturgunea eta Txantreako lehenengo Olentzeroren antolaketan parte hartu zuen. Politikan ere hartu zuen parte.[1]

1985an, bihotzeko arazoak zituela eta, elizako lana utzi behar izan zuen. Orduan, Madrilera bizitzera joan zen, komunitate erlijioso batera. Madrilen bere ikasketekin aurrera jarraitu zuen, bereziki Jesús Romo Raventós irakaslearekin. Azkenik Logroñora joan zen non San Pablo parrokian bosteko bat sortu zuen.[2] Han, 2017ko ekainaren 9an, hil zen.

Abesti ezagunenak

  • Jota de San Fermín
  • Himno de la Chantrea zortzikoa (1975), auzoaren 25. urtemuga ospatzeko.
  • Dicen que se muere el mar (1996),[3] Torreviejako Habaneren Nazioarteko Lehiaketan konposizio lehen saria.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.