Joakin Lizarraga

Joakin Lizarraga Iragi (Elkano, 1748ko irailaren 17a - Elkano, 1835eko urtarrilaren 20a) nafar apaiz eta euskal idazlea izan zen.

Joakin Lizarraga
Bizitza
JaiotzaElkano, 1748ko irailaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaElkano, 1835eko urtarrilaren 20a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 566

1774an apaiztu zen, eta ordutik herriko erretorea izan zen hil arte. Nafarroa Garaiko euskal idazle nabarmenena izan zen bere garaian. Haren lanek goi-nafarreraren Iruñerriko aldaera ezagutzeko parada ematen dute.

Bizitza

Joakin Lizarragaren Ex librisa Axularren Gero liburuaren ale batean.

Jesusen Lagundian ikasi zuen Iruñean eta Villagarcia de Camposen (Valladolid). 1767an jesuiten aurkako esetsaldia gertatu zenean, Lagundia utzi, apaiztu eta bere jaioterriko erretore izan zen hirurogei bat urtez, hil zen arte.

Haren idazlanak bere bizian ez ziren argitaratu. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara galdua delako. Zenbait obra XIX. mendean argitaratu ziren: Urteco igande guztietarako Placticac edo Itzaldiak (1846, gipuzkerara egokitua), Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868) eta Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (1868). Azken biak L.L. Bonaparte printzeak argitaratu zituen Londresen. XX. mendeko azkenaldean Lizarragaren obra gehienak argitaratu ziren idatzi ziren bezala, Euskaltzaindiaren babespean. 1978an Juan Apezetxea Perurenak Joaquin de Lizarraga. Un escritor navarro en euskara izeneko ikerketa liburua argitaratu zuen.

Patxi Ondarra (1925-2005) bakaikuar euskaltzainak sakonki aztertu zuen haren lana.

« Sufrimentu andiak egiten du gizon santu eta andia: arteraño ez da andirik Jaungoikoaren kortean. Arrai txikiak badira erreka txikietan ere, baña arrai andirik ez duzute arkituko itsasoan baizik, eta itsasoa da gazimiña, aditzera emateko trabajuen samintasuna. Aise bizi dan persona, ez da on andia, ta asko kosta ez dan gauza ezin izan diteke guztizkoa, gaiñ gañekoa; trabaju ta tormentuetan luzaro irautea da gauza andia.  »
Jesús-Cristoren evangelio sandua jaunec dacarren guisara, Joakin Lizarraga.

Lanak

Bertsoa

Erlijioa

  • Urteco Igande guztietaraco Platicac edo Itzaldiac (1846, Baroja)
  • Ongui iltzen laguntzeco itzgaiak (1984, Euskaltzaindia)
  • Doctrina Christioaren Cathechima (2005, Vianako Printzea)
  • Jesús, copla guisa batzuc molde gutitacoac.
  • Jesús-Cristoren evangelio sandua jaunec dacarren guisara.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Nafarroako idazleak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.