Joakin Irizar

Joakin Irizar Barnoya (Azkoitia, Gipuzkoa, 1893Donostia, Gipuzkoa, 1979) arkitektoa eta gaztelaniazko idazlea izan zen.

Joakin Irizar
Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 1893
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1979 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta idazlea

Bizitza

Bergaran egin zituen lehen ikasketak, eta Madrilen arkitekturakoak. Euskal Herriko etxegintza aztertu zuen bereziki. Ildo horretatik, berrikuntza-lanak egin zituen, batez ere: Donostian, Okendo etxea; Zumarragan, Legazpi dorrea; Ormaiztegin, Zumalakarregirena; Azpeitian, Antxieta jauregia; Loiolan, San Ignaziorena eta Garate anaiarena; Pasai Donibanen, Victor Hugorena. Dorretxe, eliza, ermita, santutegi, Erdi Aroko jauregi, eta etxe eta baserri asko berritu zituen.

1924an, Madrilen bizi zela, Ensayo sobre el problema arquitectónico vasco idatzi zuen eta horrekin Euskalerriaren Alde aldizkariak antolatutako saria irabazi zuen.[1] Ezaguna da, orobat, Joakin Irizarrek idatzitako Las casas vascas (1929) lana.

Jakintza-elkarte askotako kide izan zen, eta ardura politikoak ere izan zituen; hain zuzen, Gipuzkoako Aldundiko lehendakariordea izan zen.

1948an, La casa de Zumalacárregui idatzi zuen Fausto Arotzenarekin batera.

Erreferentziak

  1. Euskalerriaren alde: revista de cultura vasca, Donostia, 15. urtea, 258. zenbakia (1925), 201-227 orr.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.