Joakin Arrospide
Jose Joakin Manuel Eloy Arrospide Etxeberría (Tolosa, Gipuzkoa, 1862ko ekainaren 25 – Montevideo, Uruguai, 1928ko apirilaren 18) apaiza, familia karlista baten semea zen. Gerra galdu ondoren 1876an familiak Uruguaira ihes egin zuen.
Joakin Arrospide | |||
---|---|---|---|
1922ko uztailaren 21a - ← José Marcos Semería (en) - Miguel Paternain (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Florida (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tolosa, 1862ko ekainaren 25a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Montevideo, 1928ko apirilaren 18a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iglesia de San Pedro de Durazno (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
1883an, Inocencio Maria Yeregi Montevideoko apezpikuaren eraginez, Erromara joan zen eliza-ikasketak egiteko; han Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatean ikasi zuen. 1890ean apaiztu egin zen. Apaiza bezala Uruguaiko Pando herrira bidali zuten eta 1898an Duraznoko San Pedro elizaren parrokoa izendatu zuten. Duraznon hogeita bost urte aritu zen, instituzio desberdinen sorrerari eta indartzeari ekiten, besteak beste, San Luis Gonzaga zentroa, Círculo Católico de Obreros, Duraznoko banketxea... Baita ere San Pedro elizaren eraikuntzaren bigarren garai bideratu zuen. 1923ko otsailean Meloko apezpikua izendatu zuten. Montevideon hil zen, 1928an. Haren gorpuzkinak Duraznora eraman zituzten eta 1935tik bertako San Pedro elizan daude jasota.[1]
Erreferentziak
- Oscar Padrón, 93-94 or.
Bibliografia
- Oscar Padrón Favre: Españoles en Durazno. Uruguai, 1993.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |