Joakim Fiorekoa
Joakim Fiorekoa (italieraz: Gioacchino da Fiore; Celico, Calabria, c. 1135 - Fiore, Calabria, 1202ko martxoaren 30a) italiar idazle eta teologoa izan zen. Margarita Iruñekoaren aholkularia izan zen. Fraide zistertarra zen eta Fioreko San Giovanni ordena sortu zuen. Hiru aro bereizi zituen historian, bere Liber Concordiae Novi et Veteris Testamenti (Itun Zaharraren eta Berriaren arteko harmoniaren liburua) obran: Aitaren Aroa (legearen, materiaren eta Itun Zaharraren aroa), Semearen Aroa (fedearen, elizaren eta dotrinaren aroa) eta Izpirituaren Aroa (etorkizun dagoen aroa; Elizak gidatuko luke ebanjelioko pobretasunera bihurturiko mundua). Bere obrarekin eragozpenak izan zituen arren (1215ean eta 1256an debekatu zioten liburua), Joakim Fiorekoaren ideiak zabaldu ziren Italian eta Alemanian XII. mende erdialdetik aurrera, eta eragin berezia izan zuten frantziskotarren artean (fraticelli fraideak).
Joakim Fiorekoa | |||
---|---|---|---|
XV. mendeko irudia Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Celico, 1135 | ||
Heriotza | Pietrafitta, 1202ko martxoaren 30a (66/67 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Giovanni in Fiore Abbey (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) Medieval Italian (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa | ||
Santutegia | |||
Martxoaren 30 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Erlijio-ordena | Zistertar Florians (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-3-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joakim Fiorekoa |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |