Joachim von Ribbentrop

Ulrich Friedrich Wilhelm Joachim von Ribbentrop (jaiotzez Ulrich Friedrich Wilhelm Joachim Ribbentrop) (1893ko apirilaren 30 1946ko urriaren 16) Alemania Naziko Kanpoko Aferetako ministroa izan zen 1938tik 1945 arte.

Joachim von Ribbentrop

Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1938ko otsailaren 4a - 1945eko apirilaren 30a
Konstantin von Neurath - Arthur Seyss-Inquart
ambassador of the German Reich (en) Itzuli

1936 - 1938

Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUlrich Friedrich Wilhelm Joachim Ribbentrop
JaiotzaWesel, 1893ko apirilaren 30a
Herrialdea Alemania
BizilekuaSuitza
Ingalaterra
Kanada
Alemania
Dahlem (en) Itzuli
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaNuremberg Court Prison (en) Itzuli eta Nurenberg, 1946ko urriaren 16a (53 urte)
Hobiratze lekuaWenzbach (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
AitaRichard Ribbentrop
AmaJohanne Sophie Hertwig
Ezkontidea(k)Annelies von Ribbentrop (en) Itzuli  (1920 -
Seme-alabak
LeinuaRibbentrop
Hezkuntza
HeziketaLycée Fabert (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaSchutzstaffel
Travellers Club (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaOberleutnant (en) Itzuli
Obergruppenführer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0902861 Discogs: 1254672 Find a Grave: 7001 Edit the value on Wikidata

Horren aurretik, 1935 eta 1938 bitartean, Alemaniako enbaxadorea izan zen Erresuma Batuan. Gerrari begira, aliantza sarearen eztabaidan parte-hartze garrantzitsua izan zuen, Alemania-Italia-Japonia ardatza osatuz. Sobiet Batasunako Molotov Kanpoko Aferetako ministroarekin elkarri ez erasotzeko Molotov-Ribbentrop ituna sinatu zuen Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehentxeago. Gerraren ostean, armada britainiarrak atzeman zuen. Nurembergen epaiturik, hiltzera zigortu zuten gerra-krimenak leporatuta.

Bizitza

Alemanian, Suitzan, Frantzian eta Ingalaterran egin zituen ikasketak eta 1910ean Kanada aldera joan zen. Alemaniara itzuli zen Lehen Mundu Gerraren garaian (1914) eta hango gudarosteko ofizial jardun zuen gerra amaitu arte. 1920an Henkell ardogile aberatsaren alabarekin ezkondu zen, eta beregain ibili zen handik aurrera. 1932an ezagutu zuen Adolf Hitler eta berehala sartu zen alderdi nazionalsozialistan. 1933an, Hitler-ek aginpidea hartu orduko, arduratu zen nazien kanpo arazoez eta armen uztearen aldeko batzarrean parte hartu zuen Genevan 1934an. Ingalaterran enbaxadore izendatu zuten 1936an eta Kanpo Arazoetarako ministro 1938an. Ribbentrop-en lorpen handiena Sobietar Batasunarekiko ituna izan zen (1939ko abuztua), haren ondoren, 1939ko irailean, libre izan baitzuten naziek Poloniaren konkistarako eta, beraz, Bigarren Mundu Gerrarako bidea. 1940ko irailean Alemaniaren, Italiaren eta Japoniaren arteko ituna izenpetu zen Ribbentrop-en gidaritzapean, baina berehala apaldu zen haren itzala buruzagi militarren artean. Hanburgon 1945eko ekainean preso hartu, eta 1946an hil zuten urkaturik, Nurenbergeko auzian hiltzera kondenaturik. Zwischen London und Moskau (Londres eta Mosku artean) izeneko oroitzapen liburua idatzi zuen kartzelan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim von Ribbentrop Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.