Joachim Murat
Joachim Murat, geroago Joachim-Napoléon Murat (Labastide-Fortunière, gaur egun Labastide-Murat, Okzitania, Frantzia, 1767ko martxoaren 25a - Pizzo, Calabria, Napoliko Erresuma, 1815eko urriaren 13a) Frantziako marexala izan zen.
Joachim Murat | |||||
---|---|---|---|---|---|
1805eko otsailaren 4a -
1800 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Joachim Murat | ||||
Jaiotza | Labastide-Murat, 1767ko martxoaren 25a | ||||
Herrialdea | Frantzia Bergeko Dukerri Handia Napoliko Erresuma | ||||
Heriotza | Pizzo, 1815eko urriaren 13a (48 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Pizzo Grave of Joachim Murat (en) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Aita | Pierre Murat-Jordy | ||||
Ama | Jeanne Loubières | ||||
Ezkontidea(k) | Caroline Bonaparte (1800ko urtarrilaren 20a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | House of Murat (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta militarra | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Grande Armée | ||||
Gradua | Inperioko mariskal | ||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak Battle of Donauwörth (en) Battle of Wertingen (en) Austerlitzeko Gudua Battle of Jena–Auerstedt (en) Battle of Eylau (en) Battle of Heilsberg (en) Battle of Smolensk (en) Borodinoko Gudua Battle of Dresden (en) Leipzigeko gudua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Biografia
Napoliko errege izan zen 1808tik 1814ra. Napoleonen jeneral hoberenetakoa izan zen, eta haren ezkon-anaia, enperadorearen arreba Caroline Bonaparterekin ezkondu baitzen 1800ean. Espainiako Maiatzaren 2ko jaikialdian arduradun nagusia izan zen. Ahaleginak egin zituen Espainiako koroa eskuratzeko, baina Napolikoa eman zion Napoleonek. Fusilatu egin zuten.
Murat jeneralaren bandoa
« | Gudariok: "Madrilgo jendaila matxinatu egin da, eta erailketak ere egin dituzte. Badakit espainiar onek negar egin dutela istilu horiengatik, eta ez zait bururatu ere egin harrapaketa eta krimena baino ez dutenen multzo berean sartzea. Baina frantziarren odola isuri da, eta mendekua eskatzen du. Horren ondorioz, hauek agintzen ditut:
1. Armak eskuan dituztela istiluetan atxilotutako guztiak arkabuzez tirokatuko dituzte. 2. Gobernu Juntak Madrilgo biztanle guztiak desarmaraziko ditu. Agindu hori bete ondoren, eskuetan armak dituzten guztiak edo lizentzia berezirik gabe armak gordetzen dituzten guztiak arkabuzez tirokatuko dituzte. 3. Frantziarrak erailez gero, erailketa gertatu den lekua erreko da. 4. Zortzi pertsonatik gorako bilera oro sedizio-juntatzat hartuko da, eta tiroz desegingo da. 5. Nagusiek dute beren neskame-morroiekiko erantzukizuna; lantegietako nagusiek, beren ofizialekikoa, gurasoek, seme-alabekikoa; eta komentuetako ministroek, bertako lekaideekikoa. 6. Sediziora bultzatzeko libeloak (eskuz idatziak nahiz inprimatuak) idazten, saltzen edo banatzen dituztenak Ingalaterrako agentetzat hartuko dira eta arkabuzez tirokatuak izango dira. Madrilgo kuartel nagusian, 1808ko maiatzaren 2an |
» |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim Murat |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.