Joachim Beuckelaer
Joachim Beuckelaer (Anberes, 1533 – 1574) flandriar margolaria izan zen. Bere osaba Pieter Aertsenekin ikasi zuen. Bere margolan gehienak, merkatu- eta sukalde-eszenak ziren eta, atzealdean, erlijiosoak ziren ukituekin zeuden. Joachimek, “Lau Elementuak” deituriko serie bat dauka, eta Londresko National Galleryn ikusgai dago. Mattheus Beuckelarren semea izan liteke.
Joachim Beuckelaer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1533 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1573 (egutegi gregorianoa) (39/40 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Anberes |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Pieter Aertsenekin ikasi zuen. 1560an Magdalena Schrijvers-ekin ezkondu zen. Zailtasun ekonomikoak izan zituen eta horregatik margolari bezala lan egin zuen.
Bere hizkuntza estilistikoa eta margotzeko bere era sortu zituen eta arrakasta izan zuen. Beuckelaerek bai eszena erlijioso klasikoak bai merkatu-eszenak margotu zituen.
Gai profanoetan espezializatu zen eta gai profanoak eta erlijiosoak uztartu zituen bere margolanetan. Quinten Massys-ek du margolan mota hauen jatorria eta eszenarekin plano-justaposizioak lehen terminoan erabiltzen ditu tonu leunak erabiliz.
Azken XVI mendeetako Herbehereetako artean eta XVII. mendearen gai hauek orokortu ziren mundu naturalari buruzko erreferentzien elementuen sinbolo izateko. Azokako edo sukaldaritzako gaiak pasarte biblikoekin batera agertzen dira.