Jo Cox
Helen Joanne "Jo" Cox (jaiotza izena, Helen Joanne Leadbeater; Batley, West Yorkshire, Ingalaterra, 1974ko ekainaren 22a - Birstall, 2016ko ekainaren 16a) Britainia Handiko Alderdi Laboristako politikaria zen. Westmisterreko Parlamentuko kidea zen, Batley and Spen barrutian 2015eko maiatzetik bere heriotzara arte, 2016ko ekainean, 13 hilabete geroago.
Jo Cox | |||
---|---|---|---|
2015eko maiatzaren 7a - 2016ko ekainaren 16a Barrutia: Batley and Spen (en) Hautetsia: 2015eko Erresuma Batuko hauteskundeak | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Helen Joanne Leadbeater | ||
Jaiotza | Batley (en) , 1974ko ekainaren 22a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Leedseko Erizaindegi Orokorra, 2016ko ekainaren 16a (41 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hiltzailea | Thomas Mair | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Brendan Cox 2016ko ekainaren 16a) | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pembroke College (en) 1995) London School of Economics Heckmondwike Grammar School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Londres | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista | ||
jocox.org.uk | |||
Batleyn jaio zen, West Yorkshiren, eta Heckmondwiken hazi zen. Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen 1995an eta laster hasi zen politikari asistentzia lanetan. Oxfameko kidea zen, eta bertan egin zuen lan abokatu gisa. Laboristekin eserlekua lortu zuen Batley and Spen barrutian eta laster hasi zen Siriako Gerra Zibilaren inguruko lanak egiten, alderdi guztietako komisio parlamentario bat zuzenduz. Siriako Lagunen taldeko kidea zen, eta errefuxiatuen aldeko ekintzailea.
2016ko ekainaren 16an gizon batek tiro egin eta labankadak eman zizkion Birstallen, bilera batera sartu aurretik. Ordubete beranduago hil zen.[1] 52 urteko gizon bat atxilotu zuten egile gisa, britainiar nazionalismoari lotua.
Erreferentziak
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |