João Cabral de Melo Neto

João Cabral de Melo Neto (Recife, 1920ko urtarrilaren 9a - Rio de Janeiro, 1999ko urriaren 9a) brasildar idazlea izan zen. Diplomatiko gisa aritu zen zenbait herrialdetan, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide izan zen.

João Cabral de Melo Neto

Bizitza
JaiotzaRecife, 1920ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
HeriotzaRio de Janeiro, 1999ko urriaren 9a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marly de Oliveira (en) Itzuli  (1986 -  1999ko urriaren 9a)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, idazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia

IMDB: nm0210249 Musicbrainz: 3285871e-12b7-4453-a270-4313c3643831 Discogs: 869802 Edit the value on Wikidata

Bere poesia-lana, surrealismotik abiatuta, "objektibotasun berria" deitzen zitzaion alorrean sartzen zen. Bere zorroztasun semantikoa zela eta, nolabaiteko manierismoa zerion bere idazkerari, baina beharrezkoak ez ziren elementuez gabetzerainoko bilakaera izan zuen. Errealitatearen abstrakzio horretan, Mallarmé, Valéry eta Jorge Guillén poeten eragina antzematen zitzaion. O Cão Sem Plumas (Lumarik gabeko zakurra) obran bere herriko indigenen izaera aztertzen du. Brasilgo ipar-ekialdeko herritarren bizimodua du ardatza bere liburu ezagunenak, Morte e Vida Severina. Auto de natal pernambucano (Severinoren bizitza eta heriotza. Pernambucoko Eguberrietako ospakizuna). Severino -ipar-ekialdeko basamortuko biztanlea- da protagonista: itsasoaren bila abiatu eta heriotzarekin egiten du topo geldialdi bakoitzean, azken ostatuan haur baten jaiotzaren berri ematen dioten arte, eta horrek adierazten dio izatearen ukazioari aurre egiterik badagoela. João Cabralen obretatik aipatzekoak dira beste hauek ere: Poesias completas (1968, Poesia osoa), A escola das facas (1980, Aiztoen eskola), Agrestes (1985, Malkartsuak), Pedra do sono (1942, Loaren harria), Auto do frade (1986, Fraidearen autoa) eta Crime na calle Relator (1987, Relator kaleko krimena).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.